Pasa den urtean tokiko monetaren 10 urteen kari 1500 pertsona bildu ondoren, Eusko Eguna itzultzen da apirilak 13an larunbatean Ezpeletako merkatu estalian!

Gizarte lotura eta elkarlan eragilea izateaz gain, Euskoak trantsizio ekologikoaren alde egiten du ere. Hortaz, Eusko Eguna “zero hondakin” modeloko ekitaldi bat izatea nahi izan dugu. Gure helburua, hondakin ahal bezain gutti sortzea da ahal den guztia birziklatuz edo berrerabiliz. Egun osoan zehar, ekintza ezberdinak plantan ezarriko ditugu hondakinak guttitzeko hondakin eta bio-hondakin berexketa hobetzeko konponbide ezberdinak proposatuz: 

10etatik 16ak arte: Bi informazio mahain atxemanen dituzu elkarteen herrixkan hondakinen berexketa eta konpostari buruz, bi elkartek animaturik : 

  • Bil Ta Garbi : Euskal Herriko etxeko hondakinen baloratze eta berexketari buruzko sindikatua.

  • Les Carrioles Vertes : Enpresa eta partikularren konpostarentzat konponbideak atxematen laguntzen duen elkartea.

Gure “zero hondakin” desmartxan, Baso Berriak erabiliko ditugu, baita baxera berrerabilgarriak ere. “elikadura xahutzerik ez” helburuarekin, eguerdiko brunch-eko janaria afarian berrerabiltzea erabaki dugu. Horrezgain, elikadura hondakin guztiak Kontsigna Ferdean uzten ahalko dituzu, elikadura pisatzen duen zakarrontzia, konpost bilakatu dena geroago!

Birziklatze eta berexketari dagokionez alternatiba ezberdinak proposatzen ditugu: 

  • Hondakinen berexketa egiteko zakarrontziak bertan izanen dira (zakarrontzi horia paperezko estalkientzat, ferdea berinarentzat) eta berexketa arauak afitxatuko ditugu ahalik eta hoberen errespetatuak izan daitezen.

  • Botoilen buxonak berextuak izanen dira bertan eta ondoren Resak elkarteak birziklatuko ditu material iraunkorrak sortuz.

  • Tree6clope elkartak zigarreten muturrek eragiten duten kutsaduraren aurka egiten du eta hortaz, hautsontziak ezarriko ditu Euko Eguneko gune osoan.

Brigada ferdea

Bikote bat izanen da goiz eta arratsaldez hondakinen berexketari buruzko prebentzio eta sentsibilizazioa egiteko : Parte hartzaile eta antolatzaileentzat. Lepoko zapi ferde bati esker ezagutuko dira, ez duda eta hondakinen berexketari buruzko galdera guztiak pausa!

Ekitaldian sortuko diren hondakin guztien estimazione orokor bat ukaiteko, hauek guztiak pisatuak izanen dira egun osoan zehar. Estatistika horiekin, heldu den edizioan ekintza ezberdinak ezartzen ahalko ditugu plantan hondakinak guttitzeko. 


Apirilak 13an (eta urte osoan zehar), gure hondakinak guttitzeko jestuak barneratu ditzagun denok batera!

Programazio osoa ikusi hemen