Eusko Eguna, ospa dezagun tokiko moneta, apirilaren 13an, larunbatean, Ezpeletan!
Hitzordua 10.00etan Ezpeletako pilota-plazan desafio eder baten ikusteko!
Aitzinetik bertze partida bat izanen da gazteen artean: etxean ariko diren Napurrak taldea, Itsasuarrak taldearen aurka: Iban Teillery (Arrangoitze) eta Paola Bidart (Irisari).
Txitxirioak txarangak girotuko ditu pilota partidak! Sartzea urririk, eta lekuan berean jateko eta edatekoa izanen dira!
Egun guzian zehar urririk ainitz jarduera proposatuko dira, 10.00etatik gaueko 2.00etarat:
Laborarien eta artisauen merkatua, jantzi eta sehaska hustea, desazkundeari buruzko hitzaldia Timothée Parriquekin, laborarien brunch-a eta tartifleta afaria, musika, ikuskizunak eta abar.
Hainbat aktibitate proposatuko zaizkie haurrei:
Antzara joko erraldoia, asto bizkarrez ibiltzea, Pontx pailazoaren ikuskizuna, kermezako jokoak eta beste anitz!
Kontzertuaz, ikusiko dituzue Patxi eta Konpania, Herrian Kantuz, Kontrabanda eta DJ Doy!
Hemen atxikirik programa osoa.