E-6 2024 urteko Eusko Egunerako Ezpeletako merkatu estalian! Larunbatean, apirilak 16ean elkartzen gira lagunarteko egun bat pasatzeko animazio eta aktibitate ezberdinekin ttiki eta handientzat. Baina baita ere mintzaldi bat, armairu hustea, kontzertuak eta laborarien brunch-a eguerdian baita “tartibesta” gaualdia ere!

Zirkuitu laburrak Euskoaren proiektuaren bihotzean izaki bere sorkuntzatik, ostalaritzari arreta berezi bat eman zaio ekitaldi honentzat, bertan atxeman ezazu:

Eguerdiko bazkariarentzat: Laborarien brunch-a, Eusko Eguneko baserritarren merkatuko produktuetatik prestatua. Pasa den urteko arrakastaren ondorioz itzultzen da, ez zazula huts egin kantitate mugatuan izanen baita ! Brunch-a jateko molde guztieri egokitzen da : orojalea, beganoa, begetarianoa, glutenik gabekoa. Sasoineko, Eusko sareko produktoreek eta bertako produktuekin egina. Desertarentzat, Maison Parièsek eskainiriko “Mouchou” ezagunak izanen dituzue, edo deserta begetal bat.


Herriko sukaldeburu eta ostalariek prestaturiko pintxoak dastatzen ahalko dituzue baita ere: Aintzina, Pottoka, Hôtel Restaurant Euzkadi, Choko Ona, Etxemendi, Chilhar, Pika Ostatua, Chez Doxpi

Afarirako: Beti ere merkatuko produktuekin, klasiko handi bat arramoldatua izanen da : Tartifleta. Kaxu, hau ere kantitate mugatuan izanen baita.

Egunean zehar gelditu gabe: Lursagar frijituak, krepak, eta talo ezberdinak : behi gasna, xingarra, mistoa, txokolatea, begano eta begetarianoa.

Edanleku ezberdinak:
– Kanpoko ostatua: 9:30 – 03:00
– Jus ostatua: 10:00 – 16:00
– Garagardo ostatua: 18:30 – 00:00
– Frontoian ostatua: 10:00 – 18:00

Apirilak 13an larunbatean, denak Eusko Egunera!