Apirilak 13an larunbatez tokiko monetaren besta herrikoi handia izan zen Ezpeletan, 1700 lagun bildu ziren bertan agerraldi eta animazio anitzeri esker ! Eusko Eguneko programaren baitan, ekonomia eta deshazkunde zaleak antolatua zen mintzaldiaz gozatu zuten: “Euskoa, post-hazkunde gizarte batera iristeko tresna?”. Okasione horrentzat, 3 mintzalari errezibitzeko xantza izan ginuen gai horri buruz mintzatzeko eta galderei erantzuteko:
– Elise Dilet, Bizi!ko militante eta Euskal Herria Burujabe lurralde proiektuko erredaktorea.
– Timothée Parrique, ekonomilaria eta deshazkundeari buruzko ikertzaile pedagogoa, Ralentir ou périr : deshazkundearen ekonomia liburuaren idazlea.
– Maitena Curutchet, Euskal Hirigune Elkargoko aholkularia, ekonomia sozial eta solidario eta ekonomia zirkularraren ordezkaria.
Konferentzia osoa bideoan ikusi hemen azpian: