Euskal Moneta, Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria, garatzen duen elkartea da. Moneta bat baino gehiago da: bere lurraldearekiko elkartasunezko elkarte proiektua da, ekonomia birkokatzea, trantsizio ekologikoa eta euskararen erabilera garatzea dira helburu nagusiak.
2013an sortua, gaur egun Euskoa, Europako lehen tokiko moneta da, 4.000 erabiltzaile, 1.400 profesional, 38 lekuko elkargo, eta 4 milioi eusko baino gehiagorekin zirkulazioan
Lan postuaren deskribapen orokorra
Hiru garapen kargudun edota lurralde animatzailez osaturiko talde batean lan eginen duzu, garapen poloko arduradunaren zuzendaritzapean, eta komunikazio eta ekitaldi, administrazio eta euskara poloaren sustenguarekin batera. Helburu kuantitatibo eta kualitatiboak finkatuak izanen zaizkizu
Postuarentzat eskatuak diren gaitasunak
- Proiektuak motibatzen zaitu, talde dinamiko baten parte izan nahi duzu!
- Euskoaren baloreentzat egiazko interesa duzu, baita Euskal Herriaren garapenarentzat ere ;
- Lurraldearen eta bere aktore ekonomiko ezberdinen ezagutza ona duzu ;
- Harremanak egiteko eta konbentzitzeko duzun gaitasunari esker proiektua garatzeko gai izanen zara ;
- Zorrotza eta autonomoa, zure denbora kudeatzeko gai zara itzulia ahal bezain ongi prestatzeko ;
- Zure ekintzen bilduma egiten badakizu, baita segipen tresnak eguneratzen ere ;
- Prospekzioan esperientzia duzu edo formatzeko prestutasuna duzu aitzinetik finkaturiko helburuak betetzeko
Enplegatzailea: Euskal Moneta – Euskal Herriko Moneta
Kontratu mota:CDI
Soldata: Esperientzaren araberakoa
Nun: Baiona
Lanpostuaren hastapena: Ahal bezain laster
Zure CV eta motibazio gutuna igorri rh@euskalmoneta.org helbidera
Lanpostuaren deskribapena osoa aurkitzen ahal duzu lotura horretan klik eginez