Lan eskaintza: Lurralde animatzailea! - Eusko

Lan eskaintza: Lurralde animatzailea!

Euskal Moneta, Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria, garatzen duen elkartea da. Moneta bat baino gehiago da: bere lurraldearekiko elkartasunezko elkarte proiektua da, ekonomia birkokatzea, trantsizio ekologikoa eta euskararen erabilera garatzea dira helburu nagusiak.
2013an sortua, gaur egun Euskoa, Europako lehen tokiko moneta da, 4.000 erabiltzaile, 1.400 profesional, 38 lekuko elkargo, eta 4 milioi eusko baino gehiagorekin zirkulazioan. 

Lan postuaren deskribapen orokorra

Zure eginkizun nagusia tokiko monetaren demokratizazio eta garapena segurtatzea izanen da lurraldeko biztanleengan. publiko ezberdinaren arteko harremana sortzea eta erraztea (partikular, elkarte, enpresa, erakunde eta partaideak). Zure ekintza eremua hau izanen da : Garazi, – Baigorri, Xiberua, Iholdy – Oztibarre eta Amikuze.
Garapen poloaren parte izanen zira, bi garapen kargudunekin batera eta garapen poloko arduradunaren ardurapean. Horrezgain, komunikazio poloa, euskara poloa eta administrazio poloarekin batera lan egin beharko duzu. 

Postuarentzat eskatuak diren gaitasunak

  •  Euskoaren baloreentzat egiazko interesa duzu, baita Euskal Herriaren garapenarentzat ere;
  • Euskal Herriko barnekaldea ongi ezagutzen duzu baita bere egitura ekonomikoa ere.
  • Jendea elkartu, animatu eta dinamika bat sortzeko gai zira proiektu kolektibo baten inguruan.
  • Harremanak egiteko eta konbentzitzeko duzun gaitasunari esker proiektua garatzeko gai izanen zara;
  • Proposamenak egiteko eta aukera ezberdinak entzuteko gai zira sarea garatzeko helburuarekin;
  • Proiektu bat kudeatzen badakizu : bide orri bat sortu, helburuak finkatu eta aktibitatearen emaitzak eman;
  • Zorrotza eta autonomoa, zure denbora kudeatzeko gai zara itzulia ahal bezain ongi prestatzeko;
  • Taldean lan egiten badakizu publiko ezberdinarekin loturan.
  • Euskara badakizu.

Enplegatzailea: Euskal Moneta – Euskal Herriko Moneta 
Kontratu mota:CDI
Soldata: Esperientzaren araberakoa
Nun: Baiona
Lanpostuaren hastapena: Ahal bezain laster

Zure CV eta motibazio gutuna igorri rh@euskalmoneta.org helbidera

Lanpostuaren deskribapena osoa aurkitzen ahal duzu lotura horretan klik eginez