Aurten ere, Eusko Elkarteen Eguna antolatuko da, urriaren 5ean, larunbatean, Miarritzeko Surfrider Foundation-en egoitzan. Edizio berezi bat da, KLIMA astearen egitarauan sartzen baita, Hirigune Elkargoak antolaturik.

Eusko Elkarteen Eguna elkarteetako arduradunei, tokiko monetaren kide izan ala ez, zuzendutako hitzordu berezia da, elkarteen finantzabideei buruzkoa. Aurreko urteetan elkarteentzat eskuragarri diren finantzamendu publiko eta pribatuak aipatu ondoren, aurten emaitza kanpainak aipatuko ditugu.

Aurten, hizlaria Rémi Touja izan da, 15 urtez Surfrider Foundation-en marketin digitalean lan egin ondoren, orain GKEen aholkularia da, estrategia digitalean eta diru altxatzean. Bere mintzaldia bi zatitan zatituko du, aldiro trukaketa eta galderen erantzuteko denbora izanen da.

 

Zuen emaitza kanpainak kausitzeko printzipio orokorrak

Lehen zati teoriko honek emaitza kanpaina on baten zutabe desberdinak aurkeztuko ditu. Prinzipioak sarritan ahaztuak edo baztertuak direnak, baina hala ere funtsezkoak direnak, aztertuko dira emaileak bildu eta leialtzeko.

Emaitza biltzeko tresnak eta teknikak

Bigarren partea praktikoagoa izanen da, eta bilketa tresna desberdinak zehaztuko ditu. Rémi Toujak eremu digitalean egin daitekeenaren panorama bat eraikiko du, aurrekontu maila desberdinekin.

Euskoren “% 3ko emaitza

Gero, Régis Enerizek (Euskal Moneta) “Euskoren “% 3ko emaitza” baliabidearen funtzionamendua azalduko du. Diruaren birbanaketa solidariorako baliabide horri esker, iaz, 70.000 eusko baino gehiago eman ahal izan zitzaizkien hainbat arlotan –ingurumena, hezkuntza, kultura, elkartasuna, euskara, kirola, etab.– lanean ari diren 44 elkarteri.

Aurkezpen horien ondotik, aurtengo “% 3ko emaitza” jasoko duten elkarteei dirua banatzeko zeremonia eginen da; orduan jakinaraziko dira elkarte onuradunak. Elkarte horietako arduradunak beren txeke sinbolikoa hartzera jinen dira, eta hitza hartzen ahalko dute beren elkarteari eta emaitzaren ondorioei buruz mintzatzeko.

Talde argazki baten ondotik, pintxo goxoak eskainiko ditu Euskok, eta memento hura elkarteetako arduradunen arteko solasak bideratzeko, haien arteko harremanak indartzeko eta hitz hartzeetan pausatu ez diren galderei erantzuteko parada izanen da.

Egitaraua

– 10:00: Sar-hitza
– 10:15: Zuen emaitza kanpainak kausitzeko printzipio orokorrak
– 11:00: Emaitzak biltzeko tresnak eta teknikak
– 11:45: Euskoren % 3ko emaitza
– 12:00: Txekeen banatzea eta elkarteetako ordezkarien lekukotasunak
– 12:30: Zeremoniaren bururatzea eta janari mahai ingurua

Urririk, baina izena eman behar da: 05 33 47 54 11 – regis@euskalmoneta.org