Elkarte baten arduraduna zara eta emaitzak biltzen dituzu, edo emaitza kanpaina bat plantan eman nahi duzu? Ez huts egin urriaren 5ean iraganen den Eusko Elkarteen eguna, Miarritzen, Surfrider Foundation-eko egoitzan. Programan: Rémi Toujak animaturik, formakuntza bat kontzeptu teorikoak eta praktikoak ezagutzeko zuen diru biltzeak indartzeko. Rémi Touja, estrategia digitaletan eta elkarteen finantzaketan aditua izan da 15 urtez.
Rémik bi tailer interaktibo proposatuko ditu zure emaitza kanpainen optimizatzeko.
- Lehen tailerra lineako emaitzaren printzipio orokorrei buruz izanen da. Bertan, emaitzaren psikologia, emaileen 8 motibazio eta emaitzaren bultzatzen duten funtsezko faktoreak ezagutuko dituzue. Baita ere, konfiantza harreman iraunkor bat nola plantan eman emaileekin. Bestalde, tresna digitalen panorama ikusiko duzue (webgunea, mezu elektronikoak, sare sozialak…) zuen diru biltzeak errazteko eta segurtatzeko, haien eragina ahal bezain bat pusatuz.
- Bigarren tailerra, diru bilketari buruz izanen da. Rémik aterabide zehatzak emanen dizkizue, elkarte bakoitzaren kostu eta giza baliabideei egokituak. Doako plataformen erabilpenetik (HelloAsso, Wix, Gmail…) egitura ttipiendako, aterabide konplexuagora, baliabide gehiago dituzten elkarteendako (Mailchimp, crowdfunding, emaileekin harremanetan den talde baten kudeaketa…). Tailer horrek elkarte bakoitzarentzat egokiak diren aterabide zehatzak eskainiko ditu.
Eman izena hemendik aurrera zuen emaitza kanpainen eraginkortasuna indartzeko!
Egitaraua
– 10:00: Sar-hitza
– 10:15: Zuen emaitza kanpainak kausitzeko printzipio orokorrak
– 11:00: Emaitzak biltzeko tresnak eta teknikak
– 11:45: Euskoren % 3ko emaitza
– 12:00: Txekeen banatzea eta elkarteetako ordezkarien lekukotasunak
– 12:30: Zeremoniaren bururatzea eta janari mahai ingurua
Izen emaitea urririk da: 05 33 47 54 11 telefonora deituz edo regis@euskalmoneta.org helbidera idatziz.