Euskal Moneta, Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria, garatzen duen elkartea da. Moneta bat baino gehiago da: bere lurraldearekiko elkartasunezko elkarte proiektua da, ekonomia birkokatzea, trantsizio ekologikoa eta euskararen erabilera garatzea dira helburu nagusiak. 2013an sortua, gaur egun Euskoa, Europako lehen tokiko moneta da, 4.000 erabiltzaile, 1.400 profesional, 38 lekuko elkargo, eta 4 milioi eusko baino gehiagorekin zirkulazioan.

Euskal Monetaren bizia ekitaldiz betea da, elkarteendako, profesionalendako,  baita ere partikularrendako, ekitaldi horiek funtsezkoak dira tokiko monetaren abantailak azaltzeko.

Komunikazio eta gertakarien poloaren baitan, boluntarioak eginkizun anitz ukanen ditu:

  • Euskal Monetako ekitaldien antolaketan parte hartzea: logistika, laguntzaileen kudeaketa, komunikazioa, bereziki Eusko Eguna, apirilean ospatzen den besta eta 1.500 pertsona baino gehiago biltzen dituena.
  • Informazio mahaien animazioan parte hartzea: gure tokiko monetaren promozioa egiteko eta jendea konbentzitzeko.
  • Ekitaldien agendaren kudeaketan laguntzea.

Eginkizun horiek kontuan hartuz, interesgarria da Euskal Herriko eko-sistema alternatiboa ezagutzea baita ere euskaraz jakitea 

Zure burua aurkeztu herritar zerbitzuaren webgunearen bidez.