2013 urteaz geroztik, Euskal Moneta elkarteak Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta kudeatzen du. Moneta hau, ondorengo helburu nagusiekin sortua izan da: ekonomiaren birkokatzea, euskararen sustatzea eta bertako elkarteekiko sustengua. Gaur egun, Euskoa tokiko moneta garrantzitsuena da Europa mailan, 4 milioi euskorekin zirkulazioan paperezko formatu zein formatu numerikoan. 4200 erabiltzaile partikularrek, 1400 komertzio, enpresa eta elkartek, 38 herriko etxek eta Euskal Herri Elkargoak erabiltzen dute Euskoa. 10 langilez osaturiko taldea du, hainbat poloetan banatua eta 50 bat laguntzaile eta militantez osaturiko sare batek laguntzen gaitu ere.
Eginkizunen deskribapena
Euskarari lotuak diren ekintzen ardura ukanen duzu, autonomian lan eginen duzu baina beste poloekin koordinaturik: komunikazio eta gertakarien poloa, garapen poloa, administrazio poloa eta elkarteko koordinatzailearekin.
Zure eginkizun nagusiak hauek izanen dira:
- Euskararen aldeko estrategia zehaztu eta martxan ezarri.
Euskararen bide orriaren eraikitzean parte hartuko duzu eta elkartearen barnean eta partaideekin erematen ahal diren ekintzen proposatzeko gaitasuna izanen duzu. - Sareko profesionalen “euskara” desafioaren segimendua egitea.
Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) elkarlanean, kide profesionalei lagunduko diezu beren saltegietan eta enpresetan afitxaketa elebidun baten plantan ezartzen. Proposamen indar izanen zira, beren lanean euskara hobeki bereganatzeko martxan ezar daitezkeen ekintzei buruz. - Elkartearen barneko eta kanpoko komunikazioan euskararen presentzia zaintzea.
Elkartearen komunikazio osoa zinez elebiduna izan dadin bermatuko duzu. Itzulpen batzuk egingo dituzu. - Euskoak, euskararen alde erematen duen ekintzak garatu eta ezagutarazi eragileei lurraldean.
Euskalgintzako eragileekiko harremanak garatuko dituzu, Euskoak parte har dezan euskararen garapenean arlo sozio-ekonomikoan eta bizitza publikoan. - Elkartearen bizitzan parte hartzea.
Eusko Eguna, Lurrama, Baionako Bestak eta Biltzar Nagusia bezalako gertakari nagusietan parte hartuko duzu.
Beharrezko gaitasunak
- Proiektuak motibatzen zaitu, talde dinamiko baten parte izan nahi duzu
- Euskoaren baloreentzat egiazko interesa duzu, baita Euskal Herriaren garapenarentzat ere ;
- Lurraldearen eta bere aktore ekonomiko ezberdinen ezagutza ona duzu ;
- Harremanak egiteko eta konbentzitzeko duzun gaitasunari esker proiektua garatzeko gai izanen zira ;
- Zorrotza eta autonomoa, zure denbora kudeatzeko gai zara itzulia ahal bezain ongi prestatzeko ;
- Zure ekintzen bilduma egiten badakizu, baita segipen tresnak eguneratzen ere ;
Euskara menperatzea eta B gidabaimena ezinbestekoa da.
Kontratu mota: Kontratu mugagabea (CDI)
Lan-astearen iraupena: 35 oren/astean
Lansaria: esperientzia eta perfilaren arabera
Beste: Otorduak, mutuela, osasun asegurua, autoa, ordenagailua eta laneko mugikorra.
Lanpostuaren hastapena: 2025eko otsaila
Zure kandidatura urtarrilaren 12a baino lehen igorri behar duzu
Zure Curriculum eta motibazio-gutuna helbide honetara igorri rh@euskalmoneta.org