2024 urtea gibelean dugun bitartean, milesker ainitz Euskoa aldaketarako tresna eraginkorra bihurtzen lagundu duten guztiei. Zure engaiamenduak lurraldea errespetatzen duen tokiko ekonomia bat sostengatzen du eta elkartasun sare bat eraikitzen du trantsizio ekologikoaren, zirkuitu laburren, elkarte esparruaren eta euskararen baloratzearen alde.
2024ko une esanguratsuak gogoan
Ekitaldi aipagarriak: Eusko Egunak 1.700 parte hartzaile bildu zituen Ezpeletan. Bestalde, bi kontzertu gauldik gure sarea indartzeko eta elkartasuna adierazteko balio izan dute: Korrikaren aldeko ekitaldi bat otsailaren bukaeran Baionako Magneto gelan, eta Mundura gaualdia abenduaren erdialdera Hendaian, Lanetik Eginarekin elkarlanean.
Herrietan presentzia handiagoa biztanleengana: 80 informazio mahairekin, Euskoak ikusgarritasuna irabazi du Baionako bestetan, Korrikan edo Lurrama bezalako ekitaldietan besteaz beste. Hamaika aukera ikusi ditugun biztanleentzat urratsa emateko eta lurraldearen alde dihardutenen sarean sartzeko.
Elkarteei laguntza: Eusko Elkarte Egunean (urriaren 5ean), 75 000 eusko banatuak izan dira 55 elkarteei. %3ko dohaintza sistema plantan jarri denetik, guztira 400.000 eusko birbanatuak izan dira.
- Berritasunak: Eusko Denda dendaren eta profesionalen aurkitegi interaktibo berri baten sortu ditugu, tokiko monetaren zirkulazioa laguntzeko.
- Lantaldea indartua: Lau pertsona berri sartu dira Eusko langile taldean 2024an (koordinatzailea, informatikaria, BAB garapen arduraduna eta Barenkaldeko lurralde animatzailea). Bestalde, hemendik aitzina, lan denboran iragaiten diren euskara klaseak proposatuak dira nahi duten langileei.
Eta 2025erako zer berri?
Eusko Eguna: apirilaren 12an iraganen da aurtengo edizioa Ezpeletan, Gatibu, Xiberoots eta DJ Uzkülüzekin. Dagoeneko 600 lagunek erosi dute beren txartela 10 € edo euskotan euskoeguna.euskalmoneta.org webgunean!
Mugaz gaindiko moneta: 2025ean, Baztanen (Nafarroa) eta Oarsoaldean (Gipuzkoa) tokiko moneta bat sustatzea helburu duen Gizartearen Moneta proiektua aitzina doa tokiko ikerketa eta bilkurekin. Aurkezpen ofiziala otsailaren 8an eginen da, Baigorrin antolatua den mintegi batean.
Eusko Hitzorduak: Profesionalei zuzendutako hiru hitzordu proposatzen ditugu Eusko sareko kideen arteko elkartrukeak eta harremanak bultzatzeko.
Urte solidario baterantz!
Erabiltzaile, laguntzaile, partaide, elkarte, merkatari eta militanteak eskertzen ditugu, 2024an emandako laguntza eta engaiamenduagatik. Zuei esker, Euskoa indarra hartzen eta tokiko ekonomia eraldatzen segitzen du.
2025ean, segi dezagun elkarrekin gure abentura kolektibo eta solidarioa elikatzen, jende berria konbentzitzeko Euskora sartzeko eta tokiko moneta egunero erabil dezan. Horrela, euskararen presentzia, lotura sozialaren sorrera, elkarte bizitza eta ekonomiaren birkokatzearen alde dugun eragina areagotuko dugu!