Eusko Egunaren baitan, apirilaren 12an larunbatarekin ospatuko dena Ezpeletan, animazio ainitz proposatuak dira publiko desberdinei, egun osoan zehar eta gauaren bukaera arte.

Urtero bezala, Eusko Eguna ere elkartruke eta gogoeta denbora baterako aukera da. Aurtengo konferentzian, tokiko monetek ekintza publikoan duten eraginaz arituko dira.

“Tokiko monetak: ekintza publikoari zentzu gehiago emateko eta lurraldearekiko lotura sendotzeko tresnak”

Tokiko monetak, 2014az geroztik legean integratuak dira, tresna konkretuak dira tokiko ekonomia sostengatu, hurbileko merkataritza dinamizatu eta praktika arduratsuagoak bultzatu nahi dituzten elkargoentzat. Euskal Herrian, 38 herriko etxeek eta Euskal Elkargoak Euskoa erabiltzen dute tokiko politiken garatzeko.

Hitzaldi horretan, tokiko moneten esperimentazioan eta laguntzan diharduten hainbat aditu eta hautetsi bilduko dira.

📅 Data: 2025eko apirilaren 12a, larunbata
📍 Lekua: Patronaiaren gela, Ezpeleta
🕚 Ordua: 11:00

  • Mathieu Kayser, Biarritzeko auzapezordea
  • Jean-Baptiste Thony, Bordeleko Herriko Etxeko kontseilari ordezkaria
  • Anne-Laure Federici, RTESeko (Ekonomia Solidario baten aldeko Lurralde Elkargoen Sarea) Zuzendari Nagusia
  • Isabelle Bagdassarian, “Lurraldeko eta baterako ekintza publikoa, tokiko gobernantza berritu baterantz?” tesiaren egilea

Tokiko moneten erronkak, aukerak eta perspektibei buruz trukatzeko aukera ederra kolektibitate eta herritarrentzat!

Biltzar honetarako kopuru handian igurikatzen zaituztegu. Zatoz gurekin apirilaren 12an Ezpeletan!

👉 Eusko Egunaren programazio osoa