Hilabete bat baino gutiago eskas da Eusko Eguna berriz ospatzeko Ezpeletan. Apirilaren 12an, larunbatarekin, hitzordua emaiten dizuegu merkatu estalian, euskoz erosten ahalko dituzuen tokiko eta etxeko mozkinak aurkitzeko!
10:00ak eta 19:00ak artean, ezagutu laborarien eta artisauen merkatua baita elkarteen herrixkako erakusleak:
Laborari eta artisauen merkatua:
- Agence Kanpo : Euskal Herriko naturan ibilaldiak antolakuntza, banakako jendearentzat eta enpresa mintegientzat. Turismo iraunkor eta ekologikoarekin engaiatua den agentzia.
- AN’Vi de Confiseries : Etxeko gozotegia.
- Atelier Arano : Larrugintza fabrikazioa : zakuak, diru zorroak, gerrikoak eta beste sorkuntzak. Mota guzitako konponketak.
- Belazkabieta : Ezpeleta sormarkako biperra, Itsasuko gerezien erreximenta, bildoskiak – sagar jusa – asto bizkarrean ibilaldiak.
- Biperduna : Sasoiko barazki eta Ezpeletako biper ekoizpen biologikoa, airepean eta permakulturan.
- Blandine Dubos : Diseinu egilea, plexiglasezko bitxien sortzailea, barne arkitektoa eta dekorazio aholkularia.
- Brasserie Zirtzil : Bio garagardoen ekoizpena.
- Déco couture and co : Profesional eta partikularrendako barneko dekorazioa : erridauak, muebleendako tapizeria, josteko makinak, kurtso eta tailerrak. Josteko makina kontrolatze eta konponketa.
- Erroak Éditions : Komiki fantastikoak, frantsesez eta euskaraz.
- Etxetik : Erabiltzen ez dituzten partikularren etxeko fruituak biltzea eta erreximenta, jelada, fruitu pasta eta jusen fabrikatzea eta saltzea.
- Ferme Goxagorri : Fruitu ekoizle eta transformatzailea: marmeladak, ziropak, konpotak eta jusak.
- Ferme Oyhenartia : Sendabelar aromatikoak eta jangarria.
- Idoia Apiculture : Erlezain profesionala: eztia, polena, propolis, erlekumea, erregina biologikoa, “Nature & Progrès” labela.
- Le Béret Français : Txapelen fabrikatzailea duela hamar urte, %100 frantses artilea, tailerren bisita, ondare biziaren enpresa.
- Les Jardins Oreka : Idoki labela, baratzezaintza.
- Lorez Lore : Ezti ekoizlea eta erlategiko produktuak.
- Lur Kosmetiko Naturalak : Kosmetikoen fabrikazio eta salmenta.
- Lur Saskia : Saskigintza.
- Maison de la châtaigne basque : Euskal gaztaina ekoizpena eta eraldatzea (erreferentziazko 18 produktu).
- Meubles Iñaki : Altzari eta eskailera sorkuntzak neurrira.
- Moondura kit van camper : Autoak eta furgonetak ekipatzea.
- Oihan Ezpi : Inguraketa, zizelkaria, zurezko objektuen fabrikazioa, apainketa.
- Pikoka – Tapas et Légumes : Barazki biologikoen pickels-en eta humusen transformazioa eta salmenta.
- Pittika : Ahuntz gasnaren fabrikazio eta salmenta (gasna, gasna freskoa, gasna pikorrak), pittikak sasoian.
- Sasiko Garagarnoa : Eskuz egindako garagarnoa.
- Talde Lana : Sorkuntza grafiko tailerra eta ilustrazioak.
Elkarteen herrixka:
- ON! Piztu euskara
- TENNIS CLUB HASPARREN
- Mediabask
- Recycl’Arte
- Bizi!
- AIBA
- Uramap
- Alda
- Les carrioles vertes
- I-Ener & Enargia
- Konpon Txoko Repair Café
- Bil Ta Garbi
- Baskula
- Ikas
- Enbata
- EHBai