Apirilaren 4an larunbatez: denok Eusko Egunarat Ezpeletan!

 

Programa aberatsa, anitza eta ez ustekoa izanen da !

 

Egun guzian zehar:

– Eusko merkatua, Eusko sareko ekoizle, artisau, sortzaile eta elkarteekin

– “Euskal Brunch”-a, merkatuko saltzaileen ekoizpenekin sukaldatu pintxoekin.

– Musika animazioak,  txaranga,  batukada …

– Haurren xoko bat, txontxongilo ikusgarriekin, puzgarriak, asto gaineko ibilaldiak, herri kirol jokoak eta lasai gune bat.

– eta nolaz ez, edateko eta jateko (taloak, matahamiak, ostatua …)

 

Goizean:

10:00-11:30: « Andde Darraidou-ren urratsetan », Ezpeletako auzapez ohia eta ereman dituen lekuko ekonomiaren aldeko borrokei buruzko hitzaldi homenaldia

10:30-12:00: Euskararen iniziazioa joko moduan… besta giroan komunikatzeko

11:00-11:30: Amandine Meneau-ren txontxongilo ikusgarria “Les marcheurs suspendus”

11:00-12:00: Yoga kurtsoa Anuska-rekin

 

Arratsaldean:

14:00-15:00: – « Atxik kuraia » ikusgarria, Transe en danse konpaniaren eskutik, etorkinen gaiari buruz
– tailer/eztabaida : « Euskoa, zendako ? Nola ? »

15:00-16:00: Ezpeletako bisita gidatua Léon Darraidou-ren eskutik

15:45-17:00: “Amazon eta banatzaile haundiak VS hulbileko saltegiak  ” hitzaldia, Amis de la Terre-France-eko Alma Dufour-ek animaturik

16:00-17:00: Pilates kurtsoa

17:00-18:30: Gabi Etchart-ek animatu indar joko desafioa

 

Gauean:

21:00-02:00: Kontzertuak Esne Beltza + Willis Drummond + 2zio !

Aurresalmentan 13 eusko/€-tan (15 lekuan berean) diren txartelak erosi:

helloasso webgunean

Euskal Herriko turismo bulegoetan : Ezpeleta, Ainhoa, Sara, Azkaine, Arrangoitze, Senpere, Urruña, Donibane Lohizune, Getari, Ziburu, Ahurti, Bastida, Hazparne, Bidaxune, Donapaleu, Baigorri, Garazi, Maule eta Atharratz

– Xaia ostatuan (Pausu), Ariman (Miarritze), Elkaren (Baiona), Xuriatean (Hazparne), Paris saltegian (Donibane Garazi), Bertso dendan (Donapaleu) eta Piellenian (Atharratzen).

 

Gaueko 2etatik goiti, Ziripot Gaztetxeak antolatu after-a  !

 

 

Antolaketa mailan egun hau kausitua izan dakin, 300 laguntzaileren beharra dugu! Orduan ez duda, izena eman hemen !

 

Parteka ezazue gure gertakaria Facebook-en!