Sartzea klasera itzultzearen sinonimoa da, besteak beste ikastolako ikasleentzat. Seaskako ikastetxe gehienak Eusko kide direla ba al dakizu ? Sarean sartu diren bi azkenak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa eta Hiriburuko Ametza ikastola dira. Horrek erran nahi du zure haurren urtesariak euskoz ordaitzea galdegiten ahal duzula eta diru hartze automatikoaren bidez egin daiteke!
Horrela, gero eta buraso gehiago eusko kidetzen dira eta beren ikastola babestea hautatzen dute Euskoaren %3aren bidez. Sistema hau elkartearentzat diru iturri bat gehiago da: urte batez Euskoz egin dituzun erosketa guzien %3a hautatu duzun ikastolak jasoko du! Aurten, Eusko Elkarteen Eguna kari, urriaren 10ean, Donapaleun, Euskal Monetak 10.000 eusko baino gehiago emanen ditu (8122 iaz), Seaska sarean euskarazko hezkuntza finantzatzen laguntzeko.
Baina sartzea, ttiki bai eta helduentzat arte, kirol edo herritar engaiamenduari buruzko aktibitate baten hasteko edo berriz hasteko aukera da ere! Eusko sarean 250 bat elkarte badira Ipar Euskal Herri guzian barna, beraz aukera ainitz badira…
Gure eskualdeko aurkitegietan atzemanen dituzu:
Eta jadanik elkarte bateko kidea bazira, urtesaria euskotan ordaintzea galdetu! Plantan emaiteko biziki erraza da, elkartea gurekin kontaktuan sartzen ahal da 05 33 47 54 11-era deituz, lagunduko dugu 😉