Larunbatean Donapaleun, Eusko Elkarteen Egunakari, 38.000 € baino gehiago banatuak izan dira (Euskotan noski) Euskal Herriko 55 elkarteri. 2019an 29.066 eusko banatu ondoren, ozka berri bat gainditua izan da!
Aurten, bost elkarte berrik 30 babesleen ozka gainditu dute, eta lehen aldiz dohaintza bat jaso dute, hauetarik bat Amikuzeko Ikastola da, 388 eusko bildu ditu

Dohaintza jasoko duten 55 elkarteetatik batzuek ukan kopurua, garrantzitsua da. Hala nola, “top 3″an atzemaiten ditugu Les Amis d’Otsokop supermerkatu parte hartzaile eta kooperatiboa, 2.259 eusko, Baionako Ikastolen Lagunak, Baionako bi ikastolen elkartea 2.901 eusko, eta, azkenik, Bizi!, larrialdi ekologikoa eta jendarte justiziaren alde lan egiten duen mugimendu altermundialistak 3.411 eusko jasotzen ditu, gero eta eusko gehiago erabiltzen duten babesle edo jarraitzaileei esker.

Ikus zerrenda

“Euskoaren %3ko” dohaintza tokiko monetaren kide diren elkarte guztiek jaso dezakete, baldintza bakarra, elkarte honen babestea hautatzen duten gutienez 30 eusko kide ukaitea da. Orduan, Euskoak elkarteari jarraitzaile guziek urte osoan euskoz egin erosteta guzien %3ko dohaintza egiten dio.
Kontu bat ideki duten Eusko kideek sustengatuko duten elkarte bat izendatzen dute zuzenean beren eusko kontuan, eta bertan jakin dezakete denbora errealean beren dohaintzaren zenbatekoaren bilakaera.

2013az geroztik, 130 000 eusko baino gehiago banatuak izan dira Euskal Herriko elkarteei

Moneta kudeatzen duen Euskal Moneta elkarteko zuzendari orokorra den Dante Edme-Sanjurjok, Euskal Herriko elkarte bizitzaren sustengatzea Eusko proiektuaren muinean dela dio: “Kirola, kultura, euskara, elkartasuna, ingurumena, etab. : elkarteek gure lurraldea animatzen eta garaarazten dute, engaiamendua bultzatzen dute, jendeen arteko loturak azkartzen dituzte, eta horretarako Euskoa elkarteekiko sustengu tresna gisa sortu dugu. Hori guzia biziki konkretua da! 2013Az geroztik, 130.000 eusko baino gehiago banatuak izan dira Euskal Herriko elkarteei, eta sistema hau enpresek euskoak eurotan berraldatzen dituztelarik ordaitzen duten %5ko komisioak diruztatzen du.

 

 

Hogei elkarte baino gehiago joan ziren larunbatean Donapaulera, eta Abere merkatu plazatik pasatzen diren ehun pertsonei beren aktibitateak aurkeztu dituzte. Eusko sareko tokiko ekoizle batzu ere hor ziren eta jendeek beren erosketak egin ahal izan dituzte… Euskoz noski!
Zirkulazioan diren 2 milioi euskoekin (1 € = 1 eusko) Europako lehen tokiko monetak informazio mahai bat eta alda bulego bat plantan eman zuen, hain zuzen ere, gehiago jakin nahi zutene, edo moneta ekologiko, euskal eta solidario horren kide bilakatu nahi zuten guzientzat.

Euskal Herri ekologistago, euskaldunago eta solidarioago baten alde

Surfrider Foundation-ko euskal kostako antenak badu urte batzu %3ko dohaintza jasotzen duela. Aurten haunditu da, 379 euskorekin. Hélène Inglebert, laguntzailea Donapaulen zen eta poztu da: “Bikaina da gure ekintza eta gertakarietako materialaren erostea ahalbideratzen digu. Gainera, segur gira diru hau ez dela energia fosilak edo ingurumena suntsitzen duten proiektuak diruztatzen duten banku batera joanen, justuki gu horren kontra borrokatzen gira.”

 

 

Dohaintza jasotzen duten elkarte berria da Amikuzeko ikastola, eta 388eusko ukan ditu. Dominique Jaureguy, elkarteko lehendakariak dio: “ikasleen gurasoen mobilizazioa untsa ibili da: biltzar nagusian aipatu dugu eta mailez bultzatu. Gero eta gehiago dira urtesaria eta kantina euskoz ordaintzen dutenak. Gure gertakarietan, euskoa onartzen dugu ostatu eta taloetan eta hor ere ikusten ditugu geroz eta jende gehiagok erabiltzen dutela. Orokortasun bat da eta uros gira ikustera ibiltzen dela, oihartzuna badu ikastolen proiektuarekin: lurraldea kulturaz aberastu, hizkuntzaren transmizioarekin eta ekonomikoki tokiko moneta erabiliz.”

Otsokop-eko botz eremailea den Guillaume Oui-rentzat, dohaintza hau laguntza haundia da: “Euskoren %3ak lurrandearentzat dugun engaiamenduan eta jateko burujabetasunaren eraikitze ekintzetan sustengatzen gaitu. Guretzat ekintza ttipien indarraren erakusle da, eta pentsatu gabe egiten ditugu. Euskoa gure babesleen eguneroko moneta da eta eragin konkretua du, guretzat eta lurraldearentzat!

Euskal Herriko Monetaren erabiltzearen onurak, ez dira elkarte bizitzaren sustenguan baizik gelditzen. Euskotan erabili euro bakoitza, lurraldean egoten da eta tokiko ekonomia elikatzen du, eta hori guzia zirkuitu laburrak garatuz. Gainera, sareko profesionalek euskara biziarazteko eta ingurumena zaintzeko bete behar dituzten desafioak dituzte. Eguneroko erosketentzat euskoaren erabiltzea, botatzeko partez konpontzea bezala da, edo zaborren bereiztea, edo ono energiaren gutiago xahutzea:

Euskal Herri ekologikoagoa, euskaldunagoa eta solidarioagoa baten alde, denen esku den eta erreza den eguneroko ekintza bat da.