Herriko etxeek eta Euskal Herri elkargoak tokiko ekonomiaren laguntzeko zeregin garrantzitsua dute. Erosketak birtokiratzeaz gain, erosketa horiek Euskoz ordainduz, erabiltzen duten diru publikoa gure lurraldean egon dadin eta tokiko ekonomia elika dezan.

Laguntzeko, Euskok, Bihar Tokiko Moneten Institutua, Bizi ! eta Cedis-ekin elkarlanean, otsailaren 5ean (ostiralarekin) 9:30etik 17:00etara, Itsasun, Euskal Herriko hautatuei zuzendutako formakuntza bat antolatzen du: « Tokiko ekonomiaren alde ekin Euskoaren garapenaren bidez »

Izen emaiteak: https://cedis-formation.org/blog/formation/agir-pour-une-economie-locale-par-le-developpement-de-leusko/
Informazio gehiago: contact@institut-bihar.org
Formakuntza gastuak tokiko elkargoen formakuntza buxetak bere gain har ditzazke.

 

Bizi!-ren ekimenez antolatutako zazpi formakuntzako ziklo bateko lehena da hau. Joan den ekaineko herriko hauteskundeen kari Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren aldeko ituna izenpetu duten hautetsiei zuzendua da eta berezituak diren formatzaileek animatuko dute.

Izan ere, hauteskundeetako asmo onen gauzatzeko, formakuntzak tresna garrantzitsuak dira hautetsiei lurralderako eta trantsizio ekologikorako baliagarriak diren hurbiltasun-politika publikoen gakoak emateko: euskoaren erabilera, norberaren autoaren ordezko garraioak, Klima Planeko ekintzak abiaraztea, laborantza eta elikadura biologiko eta iraunkorrak, hondakinen murrizketa eta ekonomia zirkularra, etab..

Oroigarri gisa, orain arte, 26 herriko etxe Eusko kide dira, eta beste 29 joan den herriko hauteskundeetan kidetzeko engaiatu dira. Dena dela, kidetu bezain laster:
– Eusko ordainketak egiten ahalko dituzte: hautetsien ordainsariak, langileen soldatak, tokiko enpresen ordaintzeak, elkarteentzako diru laguntzak ;
– Tokiko zerbitzu publikoetan eusko ordainketak onartzen ahalko dituzte: Uztaritze eta Baionako igerilekuak, Azkaine eta Hendaiako eskola kantina, CCASaren janaria etxera eramaiteko zerbitzua Hiriburun…

Hautetsiei zuzendua den formkuntza egitarau osoa hemen