euskopay Euskal Herriko monetaren ordaintzeko aplikazioa da, eta eusko kontu bat ideki duten kide guztiek erabil dezakete. Praktikoa eta seguru, tokiko monetaren eguneroko erabilera haundizki errazten du.
Oihartzunak aho batekoak dira: euskoren erabiltzea ez da sekulan hain erraza izan!
Ordainketa batek segundo bakar batzuk baizik ez ditu hartzen: aplikazioa ideki, saltzailearen euskopay QR kode karta eskaneatu, zenbatekoa sartu, baieztatu eta hara ordaindu duzu!
Nola ukan euskopay aplikazioa?
- iPhone bat baduzu? Joan AppStore-ra
- Android bat baduzu? Gure aplikazioa Google Store-ean da
- Ezin duzu Google Store-ean sartu? Ez kezkatu, euskopay zuzenean telekarga dezakezu lotura honetan klik eginez. Segurtasun egiaztapenak onartu, eta egina da!
euskopay non erabili ?
Sartzailearen kutxaren ondoan den euskopay QR kode karta aurkitu. Jadanik 400 profesional baino gehiagok badute, eta berriak badira egunero!
Sarean den aurkitegian ere atzemanen dituzu, euskopay sailean, edo tokiko aurkitegitegietan, piktograma ttiki batez adieraziak dira.
Nola dirua sartu zure eusko kontuan euskopay bidez ordaintzeko?
Zure eusko kontua hilabetean behin kargatzen da hautatu duzun zenbatekoaz (gutienez 20 eusko). Kopuru hori edozein mementotan alda dezakezu: zure kontuan sartu eta egin klik “Trukea” botoian.
Beste behin ere, aterabide praktiko eta seguru bat bada ez baduzu 10a itxoin nahi: zure eusko kontua Hello Asso plataformaren bidez bereala kargatu. Zure kide zenbakia hartu (zure euskokartan idatzia da), ondoko web gunean sartu: helloasso.eusko.org, eta utzi gidatzen.
Aplikazioari edo funtzionamenduari buruzko galdera bat?
Aplikazioa euskaraz ezartzeko, joan parametroetara: sarrerako orrian, gainean ezker den hortz errotan klikatu eta hizkuntza aldatu.
Euskopay-ean sartzeko beharrezkoa duzun PIN kodea ahantzi duzu? Sarean duzun kontuan sartu eta berri bat hautatu (« Profila » sailean).
Deitu lasai, laguntzeko hor gira, telefonoz 05 33 47 17 11 edo posta elektronikoz info@euskalmoneta.org
Euskopay bidez, tokiko ekonomia sustenga dezagun eta trantsizio ekologikoa bizkor dezagun!
Argazki © Isabelle Miquelestorena Tala Photographie