Kultura Euskal Herriaren eta bere identitatearen elementu azkar bat da. Gizarte loturaren, loratzearen eta bizi kalitatearen bektorea da bai eta ere jarduera ekonomiko bat bere osotasunean. Baina ohiz kanpoko osasun egoerak eta egindako ezeztatze guziak funtsezkoa den sektore hori arriskuan jarri dute. Krisi hau gainditzen laguntzeko, Euskal Hirigune Elkargoak « Berpiztu » laguntza plana bozkatu du.

1,2 milioi euro 3 urterentzat

Lurraldeko kultura eragileekin eta eragileentzat sortua, Berpiztu planak, kalteturik den sektore baten jardueren berpizten laguntzeko helburua du, 7 tresna zehatzen bidez. Programazio, mugikortasuna eta komunikaziorako laguntzak: helburua Euskal Herriko artista profesionalak publikoarengana itzultzen laguntzea da, kultur ekitaldien berriz hartzeko data ez jakina den testuinguru batean. Tresna horiek lurraldeko kultur eragile guztientzat dira, ikusgarri bizitik musikara, ikus-entzunezko arteetatik pasatuz.

Euskoz egin daitezken laguntzak

Euskal Hirigune Elkargoa duela kasik hiru urte Eusko kide dela, eta monetaren garapena laguntzen duela, ekonomia birkokatzearen eta trantsizio ekologikoaren aldeko ekintzengatik. Kultura Elkarteen Zuzendaritzaren bidez, Elkargoak Euskoaren zirkulazioa azkartzen lagundu nahi du, laguntza horiek partez edo osoki tokiko monetan proposatuz.

Euskoa Ipar Euskal Herrian baizik ez baita erabiltzen ahal, diru horretan ordaindutako laguntzen onura kultur eragileetatik haratagoa izanen da, gero lurraldeko ekonomia indartzen baitu, eta, beraz, tokiko enplegua.

Euskoz ordaindutako laguntza publikoek bertako ekonomia ureztatuko dute.
Hemen, Angeluko ​​Fagoa okindegia – Argazki Isabelle Miquelestorena Tala Photographie


Ezagutza instituzional bat gehiago

Eusko kide diren Euskal Hirigune Elkargoko, bai eta ere 27 herriko etxeetako hautetsiek, jadanik beren kalte-ordainen zati bat Euskoz jaso dezazkete. Diru laguntza horiek tokiko monetan ordaintzeko aukera oraindik beste etapa bat da. Duela guti Europak Euskoarekin hartu duen engaiamenduak erakusten duen bezala, tokiko monetei laguntzeko dinamika zabalago batean sartzen da. Tokiko monetak lurraldeekiko, enpleguarekiko eta trantsizioarekiko interesa nabarmendu baitu egungo osasun krisiak.

Euskoz ordaindutako laguntza horiek duela guti Eusko kidetu den Bilaka konpainiak desiratzen dituen “kulturaren zirkuitu laburrak” garatzea akuilatzen dute.

Eusko taldea Berpiztu-ko laguntza guzia edo zati bat tokiko monetan eskuratu nahi duten kultur eragileen laguntzeko prest da, eta horrela, gure lurraldearen alde engaiatuak diren sareko 1.100 profesional baino gehiagoekin bat egin.

Informazio gehiago: info@euskalmoneta.org – 05 33 47 54 11