Badu 10 urte Frantzian lehen tokiko moneta osagarria agertu zela, eta gaur egun 82 badira! 10.000 enpresa eta 35.000 herritar kontsumitzaile biltzen dituzte.
Lehen aldikotz, azterketa sakon bati esker (SOL Mugimenduaren bidez) urte eta erdiko ikerketaren ondotik, moneta horiek bost dimentsiotan duten eragin zehatza neurtu ahal izan da: herritarren boterea, elkartasuna, ekologia, ekonomia eta trantsiziorako lurralde dinamikak.
Zifre garrantzitsuak, lekukotasunak, nola moneta horiek ekonomia sozial eta solidario (ESS) dinamikekin eta lurralde politika publikoekin artikulatzen diren… Zatoz ikustera nola tokiko monetek gure pratiketan eragina indartzen lagutzen duten!
Ikerketa honen emaitzak apirilaren 15ean, ostegunez, 19:00etan, bideokonferentzia bidez
Egitaraua:
– 19:00-20:00: Mahai ingurua
– 20:35-20:45: Trukaketak publikoarekin
– 20:35-20:45: Ondorioa
Hizlariak:
– Charles Lesage, Sol mugimenduko ordezkaria – Ikerketaren aurkezpena eta emaitza nagusiak
– RTES sarea, Réseau des Collectivités Territoriales pour une Économie Solidaire – Tokiko monetak eta elkargoak : lurraldearen zerbitzuko den elkarlana
– Marie Vernier, ESS laborategiko ordezkari nagusia – Tokiko monetak eta ESS : lurralde trantsizio dinamika azkartuei buruz
– Marie Fare, Lyon 2 Unibertsitateko ekonomiako konferentzia maisua – Tokiko monetak lurralde lankidetzarako katalizatzaile gisa, moneta “guzien ondasun”
– Tokiko moneta osagarri baten lekukotasuna