Euskoren kide den Euskal Hirigune Elkargoak, 2021eko ekainaren 19an, Ipar Euskal Herriko Klima Plana abiatzearen alde bozkatu zuen. Klima aldaketaren kontra borrokatzeko borondatea adierazi zuen orduan. Orain, denek elkarrekin ekiteko, Klimaren Astea antolatzen du, 2021eko urriaren 11tik 17ra, Euskal Herrian. Partaide anitz bilduko dira hor, eta 80 hitzordu baino gehiago antolatuko dira herritarrak klima aldaketari buru egiteko aukerei sentsibilizatzeko.

Ikus egitarau osoa hemen

Ekonomia birkokatzeko eta zirkuitu laburrak garatzeko xedea duen Eusko, hain zuzen, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko ekimen horietarik bat da. Beraz, gomita luzatzen dizuegu gure ezagutzera etortzeko eta tokiko monetari buruz gehiago jakitera hurbiltzeko. Horretarako, 3 tailer proposatzen dizkizuegu: 

Urriak 11 astelehena – 11:00 – BAIONA -Kordelierren karrika, 38

Euskoren ezagutzeko tailerra:
Jin Euskoren alderdi anitzak ezagutzera elkartearen Baionako bulegoetara, eta pausa zure galderak jende guziendako antolatu tailer honetan.

Izen emateak: 05 33 47 54 11 – info@euskalmoneta.org

Urriak 13 asteazkena 17:30 – LEHUNTZE – Elkargoaren etxea

Euskoren aurkezpena Errobi-Aturri lurralde eremuko hautetsiei:
Tokiko monetak kliman, tokiko ekonomian, laborantza herrikoian eta euskaran duen eraginaren esplikatzea.

Lurralde eremuko hautetsientzat bakarrik. 

Urriak 13 asteazkena – 18:30 – BAIONA – Otsokop, Lattre de Tassigny etorbidea, 4

Euskoren aurkezpena Otsokop denda kooperatibo eta parte-hartzailean:
Informazio-mahaia eta truke bulegoa, La Superbe tokiko garagardoaren dastaketaren karietara.

Denentzat eta urririk. Maskarekin. 

Jin saldo handian, eta elkarrekin eta oraindanik ekin dezagun Euskal Herriko klimaren alde!