Pive, Roue, Miel, Florain, Cigogne… : Frantzia osoko 23 tokiko moneta baino gehiago jin dira aurten Euskal Herrira Euskorenganik formakuntza jasotzera Tokiko Moneten Institutuak (Institut des Monnaies Locales – IML) proposaturiko programa bati esker, Fondation Charles Léopold Mayer pour le Progrès de l’Homme fundazioaren laguntzarekin.
“Tokiko moneta bat garatzeko estrategia”, “Herritarren mobilizazioa kausitzea”, “Tokiko moneta digitalizatzeko urratsa kausitzea”: ekainetik irailera, 24 oreneko hiru formakuntza horiek egin ziren; bi egunez saio presentzialak izan ziren Bidarten eta Baionan, eta beste bi edo hiru modulu antolatu ziren bideokonferentzia bidez. Euskok bere esperientzia, gaitasuna eta tresnak zabaldu ahal izan zituen orduan, eta 60 parte-hartzaileekin tokiko moneta garatzeko estrategiarik onenei buruzko gogoetak partekatu ahal izan zituen. Oharrak arras baikorrak izan ziren!
Mouvement SOL Frantziako tokiko moneten federazioarekin lankidetzan egin formakuntza proiektu honen helburua da tokiko monetak garatzen laguntzea, lurraldeen trantsiziorako eta erresilientziarako tresna berri hori Frantziako eta gero Europako leku guzietan gara dadin.
Beste bi formakuntza antolatzea pentsatzen da 2022ko lehen urte erdian. Ondotik, beste finantzabide batzuk xerkatuko dira anbizio handiko laguntza proiektu honekin segitzeko. Jadaneko, jakina da Fondation Crédit Coopératif-ek parte hartuko duela SOL mugimenduarekin eta Lokavaluto elkartearekin gauzatu proiektu berri batean.
2021ean parte hartu duten tokiko monetak:
La Sonnante, Monnaie Locale Complémentaire Hautes-Pyrénées
La Bulle Monnaie Locale Charente
La Pive – monnaie franc-comtoise
La Roue 84 – monnaie locale complémentaire en Vaucluse
La Roue en pays salonais
La Roue du Pays d’Aix
La Roue Marseillaise
La Roue, Monnaie Locale Complémentaire Citoyenne, Provence – Alpes du Sud
La Roue Haut-Alpine – Monnaie Locale Complémentaire et Citoyenne
La Plume, monnaie locale du Gers
La Graine 34 – Monnaie Locale de l’Hérault
Monnaie Agnel Eure Ouest
Le Florain
Moneko
Gentiane, la monnaie locale du bassin annécien
La Monnaie d’Intérêt Economique Local – MIEL
La Doume, monnaie citoyenne puydomoise
La Mauges
Le Lien – Monnaie Locale de Saint Etienne
Le Stück
La Cigogne monnaie locale du Sud Alsace
La Tinda
La monnaie locale de Flandre maritime