Ez ditugu neholaz ere urte hondarreko besten karietara kontsumismoa eta gehiegizko erosketak sustatu nahi. Baina, tokiko moneta erabiliz, gure balioak defenda ditzakegu, eta, aldi berean, maite ditugunei plazer egin.

Eusko erabiltzea lurraldeko eragile ekonomikoak sostengatzea da, eta hori baino gehiago ere. Itxuraz ezdeusa hautu horrek biharko lurraldea sortzen du: trukeen birkokapena, zirkuitu laburren garapena, trantsizio ekologikoaren azelerazioa, tokiko enpleguari eta hurbileko saltegiei laguntzea, gizarte lotura indartzea, euskara sustatzea, elkarteak finantzatzea, etab.

Erosketa solidarioak egiteko ideiak nahi dituzu?

Eusko sareko ekoizleek atsegin handiz lagundu zaituzte bestetako apairuak prestatzen! Eta opari balios eta iraunkorrak nahi badituzu, joan eskulangileen saltegietara. Ideia originalagoak ere aurki ditzakezu, hala nola zero hondakineko produktuak edo ohiz kanpoko esperientziak.

Gure sareko profesionalen saltegietan atzeman daitezkeen opari ideien zerrenda osatu dugu!

 

Eskulangintza / Arte lanbideak

– Artistek egin serigrafiak, joiak eta apaingarriak: Züzülü Baionan
– Sortzaileen saltegiak: Pepiteko Baionan, Brin d’Herbe Azkainen, Martxuka Donibane Lohizunen eta Axuri Arte Saran
– Jantziak, xaboiak Akiloukap Suhuskunen
Banaka, berinazko perlak eta tokiko arte eskulangintza Kanbon
Poterie Navarraise Donibane Garazin eta poteries Goicoechea à Ortzaizen
Jongleur de terre-n eskulturak eta zeramikak Kanbon
Jean-Marie Rimbault berina ufatzailea Luhuson

 

Ongizatea, edertasuna eta osasuna

– Apaintzeko produktu biologiko eta naturalak: l’Instant Nature Ustaritzen, le Comptoir Vitalis Ustaritzen, Lur Kosmetiko naturalak Senperen, la Licorne de Victorine Baionan
Ephelide edertasun etxea Baionan
Polita makillaje iraunkorrerako eta edertasun artetarako zentroa Hiriburun
– Masaje lasaigarria: Unea Massage Baionan, Vilema Matyas Angelun
– Yoga klaseak (Madhura Yoga Miarritzen, surf klaseak (JLTC Surf School Angelun) edo dantza klaseak (Tangoxoki Baionan)
– Zero hondakineko produktuak: La mesure Baionan, la Vrac Mobile, Amaterra création Uztaritzen, Euskal Vrak Senperen

 

Edariak eta plazer gormantak

– Ikastolen aldeko opariak: sagardo edo ardo botilak eta basoak Olhain ikastolaren alde (Sara), ou Cazenaveko txokolateak Baionako ikastolen alde
– Txokolateak: Xokola Etxetera edo Monsieur Txokola (Baiona), Laia Txokolategia (Baigorri)
– Pastizak: Franck Mendivé Donapaleun edo Pâtisserie Pastel Azkainen
– Dute kutxak Thés des docks saltegian Biarritzen edo kafe kutxak Maison Deuza saltegian Donibane Lohizunen
– Arno botilak edo dastaketa Accords Ephémères (Baiona), Chai Ludo (Kanbo), Vignobles et découvertes (Baiona), le Sang des vignes (Baiona), la Cave d’Irouléguy (Baigorri), le Cellier des Docks (Miarritze), Mahatsa (Senpere), Egiategiaren itsasoko arnoak (Ziburu)
– Garagardo opari kutxak: Comptoir de la bière Baionan edo la Clique Bidarten
Maison Balme saltegietako boilurrak eta jaki gozoak (Miarritzen, Baionan, Angelun)
– Janari kutxak: Xirikota Maulen, Kikeran Donibane Lohizunen edo Otsokop Baionan
Haïtia saltegiko produktu xiberotarrak Baionan
– Senpereko Hurbil laborari dendaren opari saskiak

 

Aisialdiak eta Kultura

– Jokoa eta jostailuak: Musardises Kanbon, l’Usine à Jeux Baionan, la Baleine Bleue Donibane Lohizunen
– Komiki bat Banc Dessiné saltegian Baionan, idazteko kaier bat Karneterie saltegian Baionan
– Liburuak: Librairie de la rue en pente (Baionan), Chez Simone (Baionan), Menta (Ortzaize), Amikuze denda (Donapaleu)
Ballet Malandain ikuskizunetarako sartzeak, euskoz pagatzeko Biarritzeko Gare du Midiko txarteldegian
– Bisitak Baionan (euskoz pagatzeko Baionako Turismo Bulegoaren txarteldegian), edo Argibilirekin Euskal Herria ezagutzeko bisitak eta ateraldiak (Hazparne)
Spacejunk arte galeria Baionan
– Kirol salgaiak: Uhalde sport saltegian Hazparnen edo Mendi Sport Baionan
Eskutik pilota ateleria Saran
NP Sports ur eta osasun zentroa Aiziritzen
– Klaseak Gymtoki salan Donapaleun
– Ibilaldi bat Pirinioetan Lilikarekin (Izpura)
– Gau berezi bat Arrangoitzeko zuhaitzetako ttattoletan edo Iratiko etxoletan

 

Moda eta apaingarriak

– Espartinak Don Quichosse saltegian Maulen, Zétoiles saltegian Sohütan edo Lokarri saltegian Hendaian
– Txapinak Eagaden mundua saltegian Hazparnen
– Jantziak, osagarriak edo joiak: les Bohémiennes saltegian Uztaritzen, Fabrika saltegian Kanbon, Fashion Takoin saltegian Kanbon
– Haurrendako jantziak Repaire des colibris saltegian Senperen
– Joiak Lorea saltegietan Baionan edo Donibane Garazin
– Apaingarriak: Jardinerie Laffite Baionan, Moment Déco Kanbon, Bi Luma Donibane Garazin, Etxe Mia Donapaleun
– Apaingarriak, oihalak eta baxerak Galeries de Garazi saltegian Donibane Garazin

 

Eta anitzaz gehiago ere! Ikus beste ideia anitz gure profesionalen aurkitegian. PHauta iragazkiak, profesionalak kategorien arabera ordenatu eta bilaketak errazteko.

Bi urte zail hauen ondotik, tokiko ekoizleek eta hurbileko komertsantek zure laguntza behar dute. Eta urte hondarreko bestetatik haratago ere, urte osoan igurikatzen zaituzte!

Urte hondarreko besta solidarioak, elkarrekin Euskal Herri ekologikoagoa, euskaldunagoa eta ekologikoagoa eraikitzeko!