2022ko Eskus Esku berriaren alea aurkezteaz harro gira. Honetan 657 hornitzaile atzemanen dituzu.
Profesionalen zerbitzuko den tresna hau, euskoaren zirkulaziorako ezinbestekoa da, 1200 enpresa, denda, jatetxe, laborari, elkarte eta tokiko zerbitzu publiko baino gehiagoren arteko harremanen sortzea bultzatzen eta elgarren arteko loturak indartzen dituelako.
Euskoa, Euskal Herriko elkartasun sare paregabea da, euskoz trukatzearen bidez denentzat onuragarria den tokiko ekonomia azkartzen baita. Gainera ekonomia birtokitatuz trantsizio ekologikoa azkartzeko tresna eraginkorra da, eta eguneroko bizian Euskarak merezi duen lekua haunditzen du ere bai. Horregatik, hilabetero, Euskal Herriko milaka biztanlek 150.000 euro baino gehiago aldatzen dituzte Euskotan, eta gero sareko saltoki eta enpresetan erabiltzen dituzte. Enpresa horiek, ondotik, Eusko horiek berrerabiltzen dituzte gastuen edo soldaten parte bat eta hornitzaileen ordaintzeko.
Eusko Sareko profesionalen %56ak bederen tokiko hornitzaile berri bat hartu du, bere euskoen berrerabiltzeko!
Haunditzen segitzen duen sarea da, 20 eta 30 enpresa artean kidetzen baitira hilabetero. Gaur egun, 600 hornitzaile baino gehiago dira, eta guziak aurkitegi profesional honetan aurkitzen dira. Eta eskaintza nahiko zabala da, enpresen %84ek sekulan ez baituzte euskoak eurotan aldatu behar izan, berrerabiltzeko manerak atzeman baitituzte.