Bizi elkarteak Metamorfosi ekologiaren ituna dokumentuan proposatutako helburua da Ipar Euskal Herria lurralde erresiliente bihurtzea, eta, horretarako, politika publikoetako eragileei trantsizio ekologikoaren alde ari izateko deia egiten die. 2020ko herriko eta elkargoko bozetan, Ipar Euskal Herriko 880 hautetsik Itun hura sinatu zuten.
Horren alde egin nahi duten hautetsiei metamorfosi ekologikoa plantan ezartzen laguntzeko, Bizi! elkarteak, Bihar trebakuntza-erakundeak eta CEDIS hautetsiendako prestakuntza-zentroak 7 saioko formakuntza zikloa proposatuko dute, 2022ko irailaren 21etik abenduaren 9ra. Metamorfosi ekologikoaren itunean landu 7 gaiei erantzuten diete formakuntza saio horiek, eta, gainera, lurralde-arazoetara egokituak dira.
Formakuntza egun bat izanen da bereziki tokiko ekonomiari eta tokiko monetak bere lurraldeari dakarkion onurari buruzkoa: Euskoaren garapenaren bidez, tokiko ekonomiaren alde ari izan, irailaren 30ean, 9:30etik 17:00etara, Hiriburuko La Perle gelan. Prestakuntza-egun horri esker, tokiko monetei buruzko oinarrizko gauzak ikasten ahalko dira, lurraldearen garapenerako eta trantsizio ekologikorako tresna indartsu eta berritzaileak zergatik diren ulertzen ahalko da, eta tokiko moneta nola ibilarazi jakiten ahalko da ere.
Lurralde-garapenerako funtsezko eragileak diren aldetik, tokiko hautetsiek formakuntzarako eskubidea dute beren agintaldiaren parte gisa, bai eta hori CEDISen bidez finantzatzeko ere.
IZEN-EMATEAK
Laborantza eta elikadura – irailaren 21a, asteazkena -> inskripzioa
Tokiko ekonomia eta Euskoa – irailaren 30a, ostirala -> inskripzioa
Energia berriztagarriak – urriaren 14a -> inskripzioa
Hondakinen murrizketa – urriaren 21a -> inskripzioa
Eraikinak – azaroaren 4a -> inskripzioa
Mugikortasunak – azaroaren 18a -> inskripzioa
Klima plana – abenduaren 9a -> inskripzioa
Argibideak
Izen-emateak : CEDIS – 01 41 58 52 46 – bregeon@cedis-formation.org
Formakuntza : Institut Bihar – 07 61 86 72 27 – contact@institut-bihar.org