« Urte bukaerako bestek » ez dute kontsumerismo eta soberazko erosketekin bat egin behar, elkartasuna eta ardurarekin baizik!

Bestetako erosketak egitean tokiko moneta erabiliz, saltzaile lokalak sustengatzen dituzu baloreak defendatuz. Euskoarekin, zure lurraldeko tokiko ekonomia sustengatzea posible da hurbileko pertsonei plazer eginez.

Tokiko moneta erabiltzea, lurraldeko aktore ekonomikoak sustengatzea hautatzen duzu, eta gehiago ere. Hautu monetario honek, ttikia badirudi ere, biharko lurraldea marrazten du : trukeen berlokalizazioa, zirkuitu laburren garatzea, trantsizio ekologikoa, tokiko enpleguak eta hurbileko enpleguak sustengatzea, lotura soziala indartzea, euskara sustatzea, elkarteak diruz laguntzea eta abar.

Urte bukaerako apairu, opari edo erosketentzat ideiak falta zaizkizu? Lasai egon, osoa ez den zerrenda bat prestatu dizugu euskoak onartzen dituzten saltokiekin:

Eskulanak eta arteak 

Edertasuna eta ongizatea

Edari eta plazer gormantak

Kultura eta aisialdia

Moda eta apainketa

 

Zoritxarrez, ezin izan ditugu gure Eusko sareko 1400 profesionalak zerrendatu baina beste ideia ainitz atxeman ditzazkezu gure eskualdeko aurkitegietan!

Lekuko opariak egitea ongi da, baina Euskoz egitea oraindik hobe da!