Bi asteren buruan itzuliko da Eusko Eguna; apirilaren 15ean, Ezpeletan. Ikuskizun eta aktibitate anitzek animatuko dute eguna, urririk, eta denentzat. Ondotik, gauean, kontzertuak izanen dira (12 eusko aurre salmentan /15 eusko han berean).
Oholtza gainean izanen dira Mustapha eta Hakim Amokrane, lehen Zebda taldeko kideak ziren bi anaiak, Willis Drummond eta Le Bal du Samedi Soir-ekin batera. Eskaini diguten elkarrizketa esklusiboan, aipatu dizkigute beren ibilbidea, Euskal Herriarekin duten harreman berezia eta musikaren bidezko engaiamenduak.
Elkarrizketa osoa:
Ez huts egin haien kontzertua, eta etorri on egiten duen energia haiekin partekatzera! 💪🏼
Apirilaren 15ean, larunbatean, denak Eusko Egunera!
Argibideak eta txarteldegia: https://www.euskalmoneta.org/eusko-eguna-kontzertuak-txarteldegia/?lang=eu