Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, Eusko Eguna iraganen da, Ipar Euskal Herriko tokiko monetaren besta herrikoi handia. Jende guzientzako animazio anitz izanen dira egunez, eta, gauaz, kontzertuak (egitarau osoa).

Eta eguneko programaren baitan hainbat animazio izanen dira haurrentzat goizeko 10etatik arratsaldeko 5ak arte :

Merkatu estalian: 10:00 – 16:00

  • Leku goxoa, Terre Buissonière-k (bioaniztasunaren antzara jokoa, naturari eta Euskal Herriko historiari buruzko ipuinak) eta Sarde Sardexkak (sasoiko jakiak) proposatu animazioekin
  • Bazkaltzeko mahaiak eta xatarrak aldatzeko xokoa izanen dira.

Doxpi Trinketean: 10:30ean eta 16:00etan

Zelaigunean

  • Egun osoan: puzgarriak Anim’Aktion-en eskutik, ostatua eta matahamiak
  • 11:00 – 11:30: Ereiteak egin tailerra, Terre Buissonière-ren eskutik
  • 14:00 – 18:00: Ibilaldiak asto bizkarrez
  • 16:30 – 17:30: Herri kirolak, Gaiarekin, haur, gazte eta helduentzat
  • 17:00 – 17:30: Ereiteak egin tailerra, Terre Buissonière-ren eskutik

Apirilaren 15ean, larunbatean, denak Eusko Egunera!