Milesker Piarres janari saltegiari, ordu arte Hendaiako truke gunea zenari. Orain, beraz, La Grande Ilusion liburu denda izanen da Hendaiako truke gunea. Oraindanik hara joan zaitezkete eusko billeteak eskuratzeko, dirua trukatzeko, (berriz) kidetzeko eta abarretarako.
Hori dela eta, Clémencek, gure galderei erantzutea goxoki onartu du!
Zure komertzioa aurkeztu deakezu?
La Grande Illusion liburutegi finkoa da, 2022ko azaroan idekia, Hendaiako errepublika plazako 10 zenbakian. Gure aukera generalista da, bereziki fikziozko liburuak proposatzen dituena, eta gazteentzat arreta berezia duena. Hendaia bezala, gure hautua hirueleduna da : frantses, euskara eta gaztelerazkoa, ingelesezko sail ttipi batekin. Gure erreserban ez diren liburu guztiak 7 egunetan eskuragarriak dira .
Gure dendan jostaleku bat ezarri dugu plantan, ninientzsat etxola batekin, egurrezko jokoak, taula jokoak eta bideojokoentzat gune bat ere bai. Hainbat besaulki antolatu ditugu jendeak izakurtzeko zein entzunezko eduki edo podcastak entzuteko aukera izan dezan.
Horrez gain, programazio artistiko erregularra bat proposatzen dugu, bereziki asteazken goizez, gure aurrean den plazan merkatu eguna denean. Programazio hori pluridiziplinarra da, kontzertu, antzerki, irakurketa eta tailer praktikoak izan daitezke. Gure espazioak eszena ttiki bat montatzeko aukera ematen digu 30 eserlekurekin. Aste honetan, liburutegi ibilkariaren abiapundua izanen da eta eskualdeko zoinbat merkatuta eta gertakaritan parte hartuko dugu.
Zergatik erabiltzen ote duzu Euskoa?
La Grande Illusion liburudendaz gain bizitoki bat izateko pentsatua izan da. Hortaz, lurraldeari lotu nahi izan dugu. Euskoak aberastasuna lokalki zirkulatzea ahalbidetzen du, guretzat horrek zentzu handia du eta gure proeiektuarekin erabat dator.
- Zergatik bilakatu ote zara aldagune ?
Euskoko taldeak galdegin zidan aldagune bilakatu nahi nuenez, Hendaian beharra baitzen. Nik onartu egin nuen, horrela are gehiago parte hartzeko aukera baitut. Plazer egiten dit!
Clémencek, liburu dendako bi kudeatzaileetarik batek, asteartetik larunbatera errezibituko zaituztete, 10:00etatik 18:30era. Genero guztietako literatura obrak aurkituko dituzue han, ingelesera, gaztelaniara, euskarara eta frantsesera itzuliak. Haurrek liburuak, komikiak eta mangak aurkituko dituzte, eta zurezko jokoz eta joko zaharrez beteriko josteta-eremua.
Informazio gehiago: https://www.facebook.com/profile.php?id=100088371840214