Euskal Moneta Euskoa, Euskal Herriko tokiko moneta sortu zuen elkartea da. Moneta bat baino gehiago da, lurraldearen ekonomiaren birkokatzea, euskara eta elkartasuna laguntzen dituen elkarte proiektu bat da lurraldearekiko engaiatuak diren aktore ezberdinekin.
Lan postuaren deskribapen orokorra:
Komunikazio Poloaren baitan, ekitaldiaren arduradunaren ardurapean, urteroko Eusko Egunaren antolaketan parte hartuko duzu – Euskoaren eguna, apirilak 20ean izanen dena Ezpeletan.
Nagusiki egin beharrekoak:
Ikastaldi honen misioa aktiboki ekitaldiaren antolaketa koordinatzea izanen da, hala nola logistika eta antolaketa arloetan. Horretarako, planifikazioa, arlo guztietako solaskideekin harremanetan izan beharko zira, baita ere laguntzaileeak antolatu eta abar.
Ekitaldi honez gain, « informazio mahainetan » parte hartzea eskatuko zaizu : tokiko moneta terrenoan ezagutarazteko, eta lurraldearentzat ekartzen dituen onurak azaltzea.
Bilatzen den perfilaren aurkezpena:
– Ekitaldien antolaketan lehen esperientzia bat ukaitea
– Euskal Herriko ekosistema alternatiboaren ezagutza
– Tokiko moneta eta ekonomia sozial eta solidarioarekiko interesa
– Zorroztasuna eta polibalentzia
– Harremanetarako erreztasuna izatea
– Gehigarria : euskara jakitea
Enplegatzailea: Euskal Moneta – Euskal Herriko tokiko moneta
Kontratu mota: Ikastaro eskaintza
Lan denboraren asteko iraupena: 35 ordu astean
Soldata: Legezko ikastaroko ordainsaria
Nun: Baiona
Lanpostuaren hastapena: ahalaz 2023ko azaroak 2an hasteko
CVa eta motibazio gutuna bidaltzekoak dira regis@euskalmoneta.org
Lanpostuaren deskribapena osoa aurkitzen ahal duzu lotura horretan klik eginez