Bertako ekonomia solidarioago eta iraunkorrago baten alde den Studio Waaz komunikazio agentzia tokiko monetaren erabiltzaile da duela zonbait urte. Eta berriki, euskoak berrerabiltzeko molde berri bat ezarri du plantan : langileen lansarien parte bat euskoz ordaintzea. Hori dela eta, Marion eta Idoia ezagutzera joan gira. Elkarrizketa honetan, Studio Waaz tokiko moneta erabiltzera bultzatu dituen arrazoiak azaltzen dizkigu eta baita tokiko moneta nola erabiltzen duten ere bai.

Elkarrizketa osoa:

  • Zer duzu maiteen Euskoaren proiektuaren baitan?

Marion eta Idoia: Euskoaren proiektuan gehien maite duguna, Euskal Herriko ekonomian duen eragin positiboa da. Euskoak bertako trukaketak sustatzen ditu eta horrek ingurumen ekonomiko iraunkor eta solidarioagoa sortzen du, euskararen hedapena lagunduz, oso garrantzitsua dena baita ere guretako.

  • Zergatik garrantzitsua da zuretzat zure enpresak desmartxa honetan parte har dezan? 

Marion eta Idoia: Gure asmoa Euskoaren gizaldearen parte izatea eta tokiko moneta ordainketa moldea onartzea da. Biziki laster, Euskoko hornitzaileen zerrenda aztertu genuen eta gure bezeroak aurkitu. Gero, haiekin harremanetan sartu ginen Euskoz ordaintzen ahal zigutela esateko. Erantzun oso positiboak jaso genituen. Horrek gure lotura komertzialak sendotu ditu.

  • Zergatik erabaki duzue zuen lansariaren parte bat euskoz jasotzea?

Marion eta Idoia: Bagenekien lansarien parte bat euskoz ordaintzea posible zela, eta Euskal Monetak ongi lagundu gaitu hori gauzatzeko. Studio Waaz 14 langilez osaturiko agentzia da. Euskoan sartu aurretik, langile batzuek ez zuten tokiko moneta ezagutzen eta oso guttik erabiltzen zuten. Waazeko kudeatzaileek bere langileen euskoko kidetzea osoki ordaintzea erabaki zuten. Gure langileak tokiko moneta erabiltzera bultzatu nahi genituen eta haien lansariaren parte bat tokiko monetan eskuratu zezaten. Hilabetero, langileak libre dira haien beharren arabera euskoz jaso nahi duten lansariaren zenbatekoa hautatzeko. Langile bakoitzaren zenbatekoa ezberdina da. Langile batek, Ikastolako burasoa dena, eskola gastuen parte handi bat euskoz ordaindu dezake, hortaz lansariaren parte eder bat tokiko monetan hartzen du. Gisa berean, ordainsari kilometrikoak euskoz ordaintzea proposatzen diegu.

  • Desmartxa hau plantan ezartzea sinple ote da?

Marion eta Idoia: Desmartxa hau plantan ezartzeak esfortzu bat egitea eskatzen du hastapenean, finantza gestio aldetik eta lankideekin hitz egiteko batez ere. Hala ere, antolaketa egoki batekin aktore guztiak inplikatuak badira, molde eraginkor batean plantan ezartzea posible da. Euskal Monetak asko lagundu gaitu, baita tresna gure eskutan eman ere, adibidez, gida kontable eta fiskala bezala.

  • Zer irudikatzen du zuretzat tokiko moneta erabiltzeak? Zure eguneroko erosketak errexki egin ditzakezu Euskoz?

Marion eta Idoia: Guretzat, tokiko moneta erabiltzeak lurraldeko ekonomia garatzen laguntzeko eta bere gizartea laguntzeko molde zehatza da. Desmartxa honek gure kontsumo ohiturei buruzko gogoeta bat eramateko balio du. Ahal den heinean, Eusko sareko hornitzaileak erabiltzen saiatzen gira. Nahiko errexa da enpresarentzat erosketa sinpleak egitea : bulegoko materiala, elikadura… Beste harpidetza batzuk euskoz ordaintzeak ere pozten gaitu adibidez fotokopiagailuaren alokatzea, edo mantenimendua eta gure sute materialaren urteroko egiaztatzea. Gure aktibitate nagusia interneteko webguneak sortzea da eta hortaz hornitzaile gehienak kanpotarrak dira. Horrek gure Euskoarekiko desmartxa zailagoa bilakatzen du.

  • Zer esango zenieke oraindik lansarien parte bat euskoz ordaintzen ez duten enpreseri?

Marion eta Idoia: Lansarien parte bat euskoz ordaintzen ez duten enpreseri esango nieke ekonomia lokala sustengatzeko aukera bat dela. Desmartxa honek langileengan gogoa sor dezake baita ere tokiko monetan aktore izateko. Euskoak proposatzen dituen abantaila eta aukera ezberdinak ezagutzera gonbidatzen ditugu.

Zuk ere aurrera pausoa eman nahi duzu? Ez itxaron eta sar zaitez harremanetan Mélanierekin, garapen poloko arduraduna: melanie@euskalmoneta.org