Aurten, Eusko Eguna besta herrikoi handia antolatuko da apirilaren 13an, larunbatean, Ezpeletan. Eusko Eguna bateratzailea izanen da, topaketaz eta solasaldiz betea. Urteroko besta honetan nabarmenduko dira biharko lurraldea sortzen ari diren alternatibak.
Eta egun honetako egitarauan, bereziki azpimarra daiteke ekonomiaz eta desazkundeaz interesatzen direnendako honako hitzaldi hau:
Euskoa: hazkunde-ondoko gizarterako trantsizio-tresna?
Menturaz jadaneko ezagutzen duzue honako errana: “mugagabeko hazkundea ezinezkoa da mundu mugatu batean da”. Orduan, desazkundea beharrezkoa dea? Zer egin dezake euskoa bezalako tokiko moneta batek lurraldea hazkunde-ondoko mundura bideratzeko? Eta Euskal Herri subirano, iraunkor eta solidario baten alde? Eta zer eginkizun du Euskal Hirigune Elkargoak?
Galdera horiei erantzunen diete hiru hizlariek. Eta, lehenik, sar-hitzan, tokiko monetaren egoerari eta datu eguneratu nagusiei buruzko puntua eginen du Euskal Monetak, 2024an euskoa zertan den azaltzeko.
Timothée Parrique
Ralentir ou périr : l’économie de la décroissance liburuaren idazlea eta desazkundearen aditu, ekonomialari eta ikertzaile pedagogiko aitortua denak aurkeztuko du tokiko moneta batek hazkunde-ondoko gizarterako trantsizioaren alde izan dezakeen eginkizuna.
Elise Dilet
Euskal Herria Burujabe lurralde-proiektuaren idazleetarik bat eta Bizi!-ko militantea denak aipatuko ditu Euskal Herri subirano, iraunkor eta solidarioa eraikitzeko bideak, bereziki euskoaren bitartez.
Maitena Curutchet
Ekonomia sozial eta solidarioaren eta ekonomia zirkularraren arloan Euskal Hirigune Elkargoko kontseilari ordezkaria denak azalduko du Elkargoak zergatik laguntzen duen euskoa, eta zein diren Elkargoaren baitan euskoa garatzeko perspektibak
Hitzordua apirilaren 13an, larunbatean, 11:00etatik 13:00etara, Patronaiaren salan, Ezpeletan!
Ikus Eusko Egunaren egitarau osoa