Udaberri honetan ere Eusko Eguna ospatuko da, Ezpeletako merkatu estalian. Aurten, besta herrikoi handia antolatuko da, apirilaren 13an, larunbatean!
Euskoa moneta soil bat baino anitzez gehiago da: gizarte-lotura eta elkartasun ekarlea, balio jakin batzuk sustatzen dituen sarea eta lurraldearen eraldaketa kultural, ekonomiko eta ekologikoaren zerbitzura dagoen tresna ere bada. Urteroko besta honetan, nabarmenduko dira biharko lurraldea sortzen ari diren alternatibak. Eusko Eguna bateratzailea izanen da, topaketaz eta solasaldiz betea, belaunaldiak nahasiko dira, beti giro goxo eta alaian.
Eta besta giroa segurtatzeko, programazio eder bat izanen duzue arratseko kontzertuekin:
18h – Patxi eta Konpania
25 urte baina gehiagoz, Patxi Perezek dantzariak biltzen ditu “Dantza Piko”ren inguruan, bertako eta kanpoko dantza herrikoi tradizionalak eskainiz. Publikoarekiko harremana oso garrantzitsua da haientzat : dantzaldiaren pistan egiten da, nun Ptxik pausuz pausu gidatzen eta dantzarazten dituen. Fandango eta euskal saltoak mazurka eta beste eskoziarrekin nahasten dira. Musikari, dantzari eta publikoaren arteko egiazko topaketa, euskal dantza tradizionala eta beste herrialdeko dantzen arteko elkarretaratzea.
19h30 – Herrian Kantuz
Ezpeletako koru mixtoaren hitzordu musikala da, deneri idekia. Zer ote da? Kantu eta musika, euskal kantu bildumaren haria segituz… Baina ez bakarrik! Ezinhobea aperitifa kantu artean hartzeko.
20h30 – Kontrabanda
Afaria animatzeko talde ezinhobea! Lehenik merkatuko produktuekin eginiko tartifletaz gozatzeko giro lasaia. Ondoren errepertorioa lerratuko da besta egiteko giroa sortuz!
00h00 – DJ Doy
Bukatzeko Ezpeletarrak bere musikarik hoberenak aterako ditu goizaldeko 2ak arte besta egiten segitzeko!
Apirilak 13an larunbatean, denak Ezpeletara Eusko Egunera!
Programa osoa: euskoeguna.euskalmoneta.org