Hitzordua ematen dizuegu 2024ko abenduaren 14an, larunbatean, Hendaiako Gaztelu aretoan, Mundura gertakariaren baitan: musikaren bidez bidaiatu, besteei buruzko irekitasuna sustatu eta topaketak egiteko parada.

Lanetik Egina gaur egungo musiken elkarteak eta Eusko Euskal Herriko tokiko monetak biek elkarrekin antolatuko dute antzerkiaren eta musikaren bidez munduari buruzko irekitasuna goraipatzeko gertakaria. Euskal Herria harrera- eta trukada-lurraldea da, kultura eta eragin ugariz elikatzen dena. Horrek besteak ezagutu eta besteekin partekatzeko nahia sustatzen du, Euskal Herrian aniztasuna bultzatzen du eta kultura aberasten, gaualdi horretan programatuko diren artistek erakusten duten bezala.

Gertakariaren lehen partea urririk izanen da denentzat, kontzertuak bakarrik izanen dira ordainpekoak (10 eusko/€).

Aurre salmentak

 EUROTAN  HelloAsso-ren txarteldegian

 EUSKOTAN 

Igor nahi duzun txartel kopuruari dagokion zenbatekoa (10 eusko, txartel bakoitzeko):

euskopay bidez, hemengo QR kodea eskaneatuz

banku transferentzia bidez zure eusko kontutik, hartzaileen artean gure kontu zenbakia gehituz: 172477418

Egitaraua

17:00: Elkarteen herrixka eta urririkako animazioak

Arratsalde amaieran hasiko da gertakaria, familia giro alaian, haurrendako animazio eta jokoekin. Hainbat elkarte present izanen dira Gaztelu aretoaren kanpoaldean, eta haien aktibitateen berri emanen dute.
Jatekoa eta edatekoak ere bidaiatzera gomitatuko zaituztete, nola ez!

19:00: Euskal Babel-en Porteur de paroles antzerki ikuskizuna

Euskal Babel elkarteak harremanak sortzen ditu Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzen eta bizirik diren kulturen artean, biztanle berri zein zaharren lekukotasunen eta idazleen testuen artean, “ele ekarle” kontzeptuan oinarrituz. Ikuskizun parte-hartzailea eta kontatua, hizkuntza-, kultura- eta giza-trukadari buruzko gogoeta elikatzen duena.

21:00: Kontzertuak

Tamala – Musika afrikarra

Perkusio anitz dituen Tamala taldeak Afrika Mendebaldeko erritmoetan murgilduko gaitu.

 

Zeze – Munduko instrumentuak

Musika tresna anitz jotzen dakien euskal bakarlaria da Zeze. Sample elektronikoen eta munduko instrumentu tradizionalen arteko –txistua, txirula, ttunttuna, tinpanoa, sanza, ukulele, gaita galega, etab.– musika-gudua eskaintzen du.

 

Frikun – Afro rock

Afrika mendebaldeko musikan inspiratuak dira ere Frikun taldeko lau musikariak. Hala, doinu liluragarriak eta erritmo dantzagarriak nahasten dituzte, kritika soziala, gogoeta orokorra eta introspekzioa aipagai dituzten euskarazko hitzekin.