Sortu zenetik, Euskoak tokiko monetaren erabilera erraztu nahi izan du. Horrek erran nahi du, besteaz beste, ikusgarriago egin behar direla tokiko moneta onartzen duten 1400 profesionalak. Orain arte, 7 aurkitegi genituen paperezko formatuan, sareko profesionalak eremu geografikoen arabera zerrendatzen zituztenak. Aurkitegi hauek existitzen segituko dute, baina orain tresna informatiko berri bat dugu, euskoz ordaintzen ahal diren zerbitzuak eta produktuak bilatzeko eta ezagutzeko.

Zure ordenagailutik, telefonotik edo tabletetik ikus daitekeen aurkitegi berri hau (ez ahaztu zure labur-marka karpetan gordetzea) honako helbide honetan kontsulta daiteke: aurkitegia.euskalmoneta.org
Euskal Monetako webguneko orri nagusitik ere atzemanen duzue, “AURKITEGIA” botoi berdean klik eginez.

Eusko sarearen mapa interaktibo honek funtzio ezberdinak ditu:
– Geolokalizazioa, mapa handituz bere inguruko profesionalak ikusteko
– Kategorien eta funtzioen arabera sailkapena, behar duzun produktu edo zerbitzuaren aurkitzeko
– Profesionalei buruzko informazioa: aktibitatearen deskribapena, harremanetarako datuak, kokapen zehatza, euskara maila, etab.
– Profesionalak gordetzen ahal ditugu « gogokoenen zerrendan » errazago aurkitzeko.
– Euskarazko bertsioa

Ezagut ezazu tresna berri hau, eta erabil ezazu orain Euskoa tokiko ekonomia solidarioa indartzeko, euskara sustatzeko eta ingurumena errespetatzen duten jarduerak bultzatzeko lurraldean!