Lan postuaren deskribapen orokorra
Euskal Moneta elkarteak 2013tik goiti Euskoa kudeatzen du, Euskal Herriko tokiko moneta osagarria, trantsizio ekologikoa, lurraldearen garapena eta euskararen sustengatzeko. Gaur egun 12 langile ditu eta 4000 kide partikular baino gehiago, 1400 profesional, 38 herriko etxe eta Euskal Hirigune Elkargoa kide ditu ere. Kudeaketa arduradunaren pean, laguntzaile administratiboak harrera fisikoa, telefonikoa eta e-mezuak kudeatzen ditu, eta beherean zehazten diren hainbat lan administratibo ere.
Nagusiki egin beharrekoak
– Harrera fisikoa eta telefonoa, posta elektroniko eta gutunen kudeatzea.
– Aldaguneen kudeaketa egitea (inbentarioaren kudeaketa, gutun-azalen prestatzea, aldagune itzuliaren antolaketa, transakzioen sarrera, etab.).
– Profesionalen eta partikularren kidetzeen segitzea (bazkideen sarrera, CRMko datuen eguneratzea,
ordaintzeko pagamoldeen prestatzea, etab.).
– Gastu orokorren kudeaketa egitea (autoak, telefonia, hornidurak, lokalak, etab.).
– Urteko ekitaldi nagusietan parte hartzea (Eusko Eguna, Baionako Bestak, Lurrama).
Ukan beharreko gaitasunak
– Antolatzeko gaitasuna.
– Lana autonomian.
– Harremanerako erraztasuna.
– Taldean lan egiteko gaitasuna.
– Usaiazko bulegoko tresnen erabilpen ona.
– Euskara ongi menperatzea, bai idatzia bai ahozkoa.
Enplegatzailea: Euskal Moneta – Euskal Herriko tokiko moneta
Kontratu mota: mugagabea
Lan denboraren asteko iraupena: 28 ordu astean
Soldata: SMIC ordukoa, mutulitatea eta behar-orduetako kutxa
Nun: Baiona
Lanpostuaren hastapena: ekainaren 1a
Eskaintza osoa ezagutzeko.