Molona proiektua: Euskoa aztergai!
Azaroaren 19an astelehena, Bordaleko Unibertsitatean, frantses Estatuan sekulan bultzatua izan ez den tokiko monetei buruzko ikerketa programa anbiziotsua abiatua izan da. Akitania Berrian tokiko moneten ikerketa konparatiboa egingo duen proiektu horrek Molona du izena.
Euskoa eta tokiko ekintzaren bidez berrikuntza sozialaren eta tokiko garapen humanoaren aldeko bere iniziatiben baliabide zentroaren arteko topaketa baten ondorioz sortua (Crisalidh), proiektu honetan batuko dira, Yannick Lung-en gidaritza pean, zenbait tokiko moneta eta eta disziplina ezberdinetako hamar bat ikerlari eta aditu baino gehiago: Luc Pabœuf, Bruno Théret, Jérôme Blanc, Xabier Itçaina, Matthieu Montalban, Andy Smith, Fabienne Pinos, Wojtek Kalninowski, François Mimiague, Marie Fare…
Akitania Berriko Eskualdeko Kontseiluak Bordaleko Unibertsitateari emandako diru laguntza bati esker, ikerketari ematen zaio bultzakada handi horrek disziplina anitzetako (ekonomia, soziologia, zientzia politikoak…) konparaketa atal bat eta Euskoaren eragin ekologikoa, ekonomikoa eta soziala aztertuko duen doktoregotza egiten duen ikasle baten ikerketa lana.
Euskoarentzat, lan hori ekarpen handikoa izango da bere eragina ebaluatzeko eta bere ekintza hobetzeko.