2018an eusko sarean sartu diren komertzio, laborari, artisau eta beste profesionalak asko izan dira. Aurkitzeko, erraza da: gaurkotu berri ditugun Eusko aurkitegiak pdf-an begiratu bere hamarnaka helbide berriekin! Hemen dituzu: https://www.euskalmoneta.org/annuaires/
Erabil errazak, linean begiratzeko edo inprimitzeko boltsikoan sartzeko, gure aurkitegiei esker marratxo gorri batekin markatuak diren helbide berriak, eta «wi-fi» logoarekin markatuak diren Euskokarta (264 helbide) hartzen duten komertsantak berehala ikusiko dituzu.
Helbide berrien artean: tokiko zerbitzu publikoak (kantina, igeritokia, aisialdi zentroa…) euskoekin ordaindu daitezke Hendaian eta Azkainen, eta komertzio berri asko bereziki Xiberua eskualdean eta Hazparne inguruan, baina ere Baionan, Urrunan eta abar.
Zonaldetan banatuak dira zure bizitoki edo lantoki inguruan beharrezkoa duzuna aurkitzeko. Aurkitegi horiek ekonomia birtokiratzeko, euskararen erabilpen publikoa sustatzeko eta elkarteak diruztatzeko zure eusko erabilpena erraztuko dizu!
Gure aurkitegi guztiak: https://www.euskalmoneta.org/annuaires/