Gehiengoak uste duenaren kontra, gizarte batek berea egiten duen moneta bat ez da neutroa. Moneta bat pentsatzen eta kudeatzen duzun moldea zirkulatuko duen lurraldearen garapenean eragin azkarra du. Enplegua, inguramena, demokrazia: Euroa eta Euskoa bi moneta oso ezberdin dira, eta hori izango da Eusko Egunean izango den hitzaldiaren gai nagusia, martxoaren 10an igandearekin Baionan, 11etatik 12:30ak arte (sarrera urririk).
Euroak abantaila asko ditu -lurraldeen artean trukaketak erraztu, monetaren estabilitatea…-, baina baita ere arazo larri asko. Euroa kudeatzen duen Europako banku zentralak (EBZ) misio bakarra dauka, izan ere: prezioen estabilitatea mantendu. Ez enplegua mantendu, ez eta ere beroketa klimatikoa 2°C petik atxiki. Horregatik bideratzen duen politikak ez du helburu horiek lortzeko aukerarik ematen. Gainera, EBZk euroak zirkulazioan jartzen ditu banku komertzialen bidez…. eta azken horiek kredituak ematen dituzte beraien akziodunen interesen arabera.
Bere aldetik, euskoa Euskal Monetak du zuzenean zirkulazioan ematen, elkarte demokratiko bat da eta irabazteko xederik gabekoa. Euskoak soilik ekonomia errealara bideratzen ditu, eta batere ez ekonomia espekulatzaile baterantz. Euskal Monetak lehentasun bezala du Trantsizio ekologikoa, tokiko enplegua eta euskararen babestea.
Jérôme Blancek, tokiko monetetan aditua, Lyoneko zientzia politikoan erakasle-ikerlaria eta Les Monnaies Alternatives (La Découverte, 2018, 10€/eusko) liburuaren idazlea, hori du azalduko Eusko Egunean.
Martine Bisauta, Trantsizio ekologikoa eta energetikoaz/Hiri elkargo herritarraz arduratzen den Euskal Herri hiri elkargoko lehendakari ordeak 2018an Hiri elkargoa euskoaren dinamikan sartu izanaren arrazoiak azalduko ditu.
Jean-René Etchegaray, Baionako auzapezak eta Euskal Herri hiri Elkargoko lehendakariak egingo du sar hitza. Eta, azkenik, Dante Edme-Sanjurjo, Euskal Monetako zuzendari orokorrak eta sartzaileetarikoak kudeatuko ditu trukaketak.