Laburpena:
- Eusko-kontu baten irekitzeak ez du gastu gehigarririk ekartzen: zure urtesaria ordaintzen duzu soilik, bazkidetza sinplearen tarifa berean.
- Eusko-kontu elektroniko seguru bat baduzu: Internet bidez behatzen ahal diozu, zure banku-kontuari bezala. Kontu hori kreditu txartel bati lotua zaio: euskokarta da.
- Eusko-kontu hortan dirua sartzeko, hilabeteroko truke automatikoa plantan ezartzen duzu, gutienez 20 euskokoa. Zenbateko hori nahi bezala aldatzen ahal duzu, zuzenean, zure kontu elektronikoan: beraz, kontseilatzen dizugu hilabetean gutienez 50 euskorekin hastea, lehen asteetan aski ukaiteko.
- Zure eusko-kontuan sosa edozein momentutan sartzen ahal ere duzu, biramenduz edo aldagune batean, HEMEN esplikatu bezala.
- Zure eusko-kontuan sosa sartu ondotik:
- eusko-sareko saltegietan ordaintzen ahal duzu, zure euskokartaren bidez; kreditu txartel hori kitorik da eta etxean errezibituko duzu, 15 egun barne.
- beste eusko-kontuetarako biramenduak egin.
- billeteak zure kontutik atera, edozein aldagunetan.
- Zure eusko-kontuaren eta zure euskokartaren erabiltzeko manerari buruzko azalpen gehiago hemen: «Eusko-kontua: erabilbidea».
Zer egin behar da kide bilakatzeko?
Ez baldin bazara oraino Eusko-sareko kide, zure eusko-kontua zuzenean ireki dezakezu hala ere; urtesaria zure eusko-kontutik ordainduko duzu, lehen aldikotz konektatuko zarelarik.
Zure eusko-kontuaren irekitzeko:
- Internet bidez, 5 minutuz egina da, zuzenean orrialde hortan: Kontua irekitzea.
- Postaz: zure izena, deitura, posta kodea, hiria, helbide elektronikoa, telefono-zenbakia eta lagundu nahi duzun elkartea —euskotan trukatuko dituzun euro kantitatearen % 3ko emaitza ukan dezan (argibide gehiago hemen)— zehazten dituen gutun bat igor iezaguzu, ondoko helbidera: Euskal Moneta, Cordeliers karrika, 20, 64100 Baiona.
Gutun horrekin batean, zure nortasun-agiriaren eta, ahalaz, zure bankuko nortasun agiriaren kopiak eta dirua kentzeko SEPA baimen-agiria igor itzazu. Baimen-agiri hori hemen telekarga daiteke: Eusko-numerikoa: dirua kentzeko mandatua.
Ez baldin bazara oraino Eusko-sareko kide edo ez baldin baduzu oraino zure aurtengo urtesaria pagatu, ordaindu nahi duzun zenbatekoaren araberako txeke bat ere igortzen ahal duzu. Bestela, zure urtesaria zure eusko-kontutik zuzenean ordainduko duzu, lehen aldikotz konektatuko zarelarik.
- Posta elektronikoz: gorago zerrendatu argibideak eta dokumentuak igor iezazkiguzu, ondoko helbidera: euskokart[a bildua]euskalmoneta[puntu]org