Zure eusko-kontuan ezin duzu zilorik ukan. Beraz, banku gasturik ez (beste gasturik ere ez).
Kontuan ez baldin baduzu aski dirurik, beste eusko-kontu batera biramendurik egitea edo saltegi batean euskokartaz ordaintzea errefusatuko zaizu.
Segur izateko zure kontuan beti badela gutieneko diru kantitatea, hilabeteroko truke automatikoa plantan ezarri behar duzu (gutienez 20 euskokoa). Horren elikatzeko, zure beste banku batetik sosa automatikoki aterako dugu, hilabete guziz, 10ean; horretarako, banku hortako nortasun agiria emanen diguzu. Eragiketa gasturik gabekoa da, eta zure eusko-kontuan truke automatiko horren zenbatekoa edozein momentutan egokitzen ahal duzu, bai emendatuz, bai ttipituz. Kontseilatzen dizugu hilabetean gutienez 50 euskorekin hastea, lehen asteetan aski ukaiteko, berdin gero zure truke automatikoa ttipituko duzu, nahi baduzu.
Billeteak ere ateratzen ahal dituzu zure eusko-kontutik, hogeita hamar bat Eusko-aldagunetan (salbu Urruñako Xaian).
Partikularrek ezin dute beren eusko-kontuan billeterik ezarri; profesionalek, aldiz, bai: horiek aldagune guzietan egiten ahal dute.
Sistema osoa segurua da: zure Interneteko eusko-kontuan sartzeko, zuhaurek hautatuko duzun kode sekretu bat ukanen duzu. Euskokartarekin ordaintzeko (hautuzko pagatze karta eskatu behar dena harpidetza hartzen duzularik) eta euskopay aplikaziora konektatzeko, 4 zifreko PIN kode bat hautatu behar duzu.
Hiru aldiz huts egiten baldin baduzu PIN kodea sartuz, zure aplikaziorako sarbidea eta zure euskokarta blokatuak izanen dira: Euskal Monetarekin harremanetan jarri desblokatzeko!