Nola ibiltzen da?

Euskoa Euskal Herriko tokiko moneta osagarria da; 2013ko urtarrilaren 31z geroz erabiltzen da: 1, 2, 5, 10 eta 20 euskoko billeteak badira.

Eusko bat = euro bat. Euskal Moneta – Monnaie locale du Pays Basque irabazteko xederik gabeko elkarteak du Euskoa kudeatzen. Elkartea molde demokratikoan gobernatua da; hamar bat langile eta berrogeita hamar bat borondate oneko laguntzaile baditu.

Euskoaren

ibilia

Nola ibiltzen da euskoa? Edonor joan daiteke aldagune batera (zerrenda hemen ageri da), minutu gutiren buruan kide bilakatzeko eta lehen aldikotz euroak euskotan trukatzeko, txeke…

info +

Eusko

numerikoa

2017ko martxoaren 19az geroz, 2016ko urriaren 7ko Errepublika Numerikoari buruzko legeari jarraikiz, Euskal Moneta – Monnaie locale du Pays Basque elkarteak eusko-kontu elektronikoaren…

info +

Eusko bakoitzak balio bikoitza du

Artetik errateko, zer bilakatzen dira euskotan trukatzen dituzuen euroak? Euskal Monetak erreserban…

info +