Eusko numerikoa
2017ko martxoaren 19az geroz, 2016ko urriaren 7ko Errepublika Numerikoari buruzko legeari jarraikiz, Euskal Moneta – Monnaie locale du Pays Basque elkarteak eusko-kontu elektronikoaren sistema ere sortu du; hori molde arrunt independentean kudeatzen du. Eusko-kontu baten irekitzeak eta erabiltzeak ez die partikularrei eta profesionalei gasturik ekartzen, dena bazkide sarian barne baita.
Ehunka kidek eusko-kontu bat badute. Hilabete guziz euskoak sartzen dituzte bertan, Euskal Monetari ordaindu euroen truke, biramenduz, edo hilabeteroko kentze automatikoz. Hilabete guziz, 100 000 eusko baino gehiago automatikoki sartzen dira, gisa hortan, partikularrek ireki 2 200 eusko-kontu baino gehiagotan.
Gero, partikularrek, beren euskokarta erabiliz, Eusko-sareko saltegietan ordaintzen ahal dute, eta ondotik, saltzaileak bere eusko-kontuan ukan dituen euskoak erabiliz, bere hornitzaileen fakturak ordaintzen ahalko ditu, euskoz, Internet bidez egin biramendu sinple batez.
Partikularrek ere biramenduak egiten ahal dituzte, Internet bidez, beren eusko-kontutik beste eusko-kontu batera. Euskoak beren kontutik ere ateratzen ahal dituzte, aldaguneetan: adibidez, 50 eusko ateratzen baldin badituzte, 50 eusko kentzen dira beren eusko-kontutik, eta aldaguneak 50 euskoko billeteak ematen dizkie, gutun-azal batean.
Orain, Euskopay erabil dezakezu, telefonoarekin erraz eta azkar ordaintzeko aukera ematen duen aplikazioa, kostu gehigarririk gabe.