Ikasturte sartze honetan, Fun-Mooc goi mailako erakaskuntzarako formakuntza plataformak «Moneta osagarriak, lurraldearen zerbitzuko tresna berri bat» gaiaren inguruan kurtso bat proposatzen du urririk eta guztiei irekia.

Frantziako eta Europako xoko guztietan (75 daude) sortzen ari diren moneta berri horien fenomenoa aztertzen du guztiek lurraldearen garapenean beraien erronkak eta errola ulertu ahal izateko.Hizlarien artean, Jérôme Blanc, Lyoneko Zientzia politikoan erakaslea, Marie Fare, Lyon 2 Lumière unibertsitatean konferentzia erakaslea, eta Wojtek Kalinowski Veblen Institutuko zuzendaria izanen dira.

Kasu praktiko bat izateko, klasean Euskoa ikertuko da, Europako lehen tokiko moneta, Dante Edme-Sanjurjo, Euskal Monetako zuzendariaren lekukotasunarekin.

Kurtsoa 5 sesiotan banatua da, eta lehenengoa irailaren 16an izango da.

 

Kurtsoak segitu ahal izateko, izena eman 2019ko urriaren 18a aitzin.