Gertatzen zaizu batzutan zerbait euskoz ordaindu nahi izatea baina eusko kontua hutsik egotea? Beharbada ez dakizu, baina nahi duzularik zure kontuan euskoak sartzen ahal dituzu hilabeteroko diru hartzea itxoitea behartua izan gabe!
Hona nola egin behar duzun:

– Aldagunean;

Hitzordua ematen dizugu edozein aldaguneetan, egin txeke bat edo esku dirua eman, eta zure eusko kontu numerikoa berehala sartuko dizute dirua!

-Biramenduz:

Zuzenean, zure euro kontutik, horretarako Euskal Monetari biramendu bat besterik ez duzu egin behar. Behin eragiketa egina, biharamun goizean zure eusko kontuan dirua sartzen dizugu. Behar dira beraz itxoin bi irekitze egun zure biramendua egin eta zure eusko kontuan dirua sartzen den artean.

  • Euskal Monetaren kontu zenbakia zure hartzedunen zerrendan sartu dezazun:
    • IBAN: FR76 4255 9100 0008 0147 3341 751
    • BIC : CCOPFRPPXXX (Crédit Coopératif)
  • Kasu: ez ahantzi zure biramenduaren izenburua jartzea «trukea» eta zure kide zenbakia. Adibidez: trukea E00058.