Urtarrilaren 10 eta 11an, ostiral eta larunbatez, Tokiko moneten institutoak, Eusko formakuntza erakundea, La Bulle, Angoulême-en 2019ko martxoan abiatu den tokiko moneta osagarri taldeko 13 pertsona errezebitu ditu.
La Bulle taldekoek, Euskoak duen esperientzia eta jakintzak baliatuz, profesionalizatzeko eta garapena bultzatzeko moldeein buruzko ausnarketa kolektibo baten eremaitea zuten helburu.
Formakuntzaren programa « tokiko moneta osagarri baten lantzeko estrategiak »
- lege mailako kuadroa eta lekuko moneta baten modelo ekonomikoa menperatu
- Proiektu bat eremaiteko gai den talde baten gaitasunak haundiarazi
- Beharrezkoak diren kudeaketa eta informatika tresnen baliatzen ikasten hasi
- Beharrezkoak diren giza baliabide gaitasunak eta beharrak aztertu eta finantzamenduak ezagutu
- tokiko moneta osagarriari baten inguruan jendea mobilizatu eta huni buruz komunikatu
« metodo bizi eta tresna pedagogikoen gainean oinarritzen den formakuntza hau, gure egoerari egokitua da, dio La Bulle kolektiboko kide den Olivier Tourvieille-ek. Formakuntza, esperientziak erakasten duen adibideekin osatua da, eta hunek gure taldekideak bultzatu ditu. Tokiko moneta osagarrien kultura amankomunean dugu eta ibiltzen den eta untsa funtzionatzen duen baten inguruan trukatzeak motibatzen du.
Orai gure laguntzaile taldea transmititu diguzuena gure lurraldeari egokitzeko gai da. Milesker formakuntza hunendako, bi egun hauei esker, orai Charente-en La Bulle-ek duen leku haundiagoa duela pentsatzen dugu.»