Eusko, transizio tresna bat

Think tank de l’Économie sociale et solidaire, sozial eta elkartasun ekonomia laborategiak, otsailaren 5 hunetan Parisen, lantzen duten « Dynamiques collectives de transitions dans les territoires » deitu lanaren aurre-tsostena argitaratu dute. Presentaketa hau, eskualde desberdinetan barretzekoak litaizken transizioarentzat lan egiten duten Euskoa eta beste lekuko 16 iniziatiben aintzinean aurkeztua izan da.

Topaketa honek aintzinetik itxuratu « La Fabrique des transitions » komunitate batearen eta honentzat pentsatu tresna baten eraikitzea ahalbideratu du. Hunen helburua, larrialdi klimatikoari aurre egiteko Frantzia osoan transmizio iniziatiben garatzea da.

17 dinamiken inguruan lana eginez, 2019an Eusko lekuko moneta dinamika hauetariko bat da, txosten honek, transizio ekologikoa bultzatzen duten garapen ekonomikoaren tresnak direla baieztatzen du. Idazleek, Hugues Sibille-ek adibidez (Président du Labo de l’ESS et de la Fondation Crédit coopératif, initiateur des Emplois jeunes au sein du cabinet Aubry en 1997), Odile Kirchner (ancienne Déléguée interministérielle à l’Économie sociale et solidaire) edo Laurent Fraisse ikerlariak, minamika hauen garatzea eta hedatzea beharrezkoa dela azpimarratzen dute eta dinamika hauen errazteko aterabide batzu proposatzen dituzte.

Euskoari begira !

Monografia osoa teleskarga dezakezu hemen : www.lelabo-ess.org : « Sare ekologista, solidario eta euskararen babestean babestean murgilduak, Euskoaren sortzaileek, ingurugiro eta sare sozial engaiatu horren esperientzian oinarritu dira. Proiektuak arrakasta eta kide kopuru geroz eta haundiagoa ezagutzen du.

Garapen laster hau lekuko sare militantearen presentziak esplikatzen ahal du bainan beste faktore batzu ere badira, Euskal Monetako 50 bat laguntzaile eta langile taldearen konpetentzia garatzea, profesionalismoa eta engaiamenduari esker dela baiezta daiteke ere bai.

Euskoak proiektuen eremaiteko profesionalizazioan emaiten duen garrantziari esker beste lekuko monetetarik desberdintzen da. »