Negua hor dugu, eta nahiz eta egunak eguzkitsuak izan, egun laburrek eta goiz hotz eta karroinek neguan girela orroitarazten digute ! Sasoin hau gure guruari plazer egiteko egokia da. Orduan Hego Lapurdiko berrikuntzen ezagutzera joanen gira !
Sara, Ainhoa, Azkaine, Ziburu eta beste herri ainitzek Eusko sareko komertsant eta artisauak dituzte. Beraz Larrun igan, Zokoako gotorlekua bisitatu edota Txingudiko badian ibili bat egin aintzin edo ondotik, pausa ttiki bat hartu, merezi duzuen opari bat eskaintzeko zuen buruari eta proposatzen dutenaren deskubritzera joan !
Horra geldialdi baten egiteko ideia batzu :
Senperen, « L’Huilerie Errota » oliogile artisauak, lekuan berean 3 hektaretan diren 1200 hurrondoek biologikoan eman hurren bidez eginak diren ekoizpen gastromomiko zoragarriak proposatzen ditu. Olio, krema eta deskubritzekoak diren beste hainbeste ekoizpen dituzte, eta gogoa baduzu bisita gidatu bat ere egin daiteke.
Eta zendako ez iparraldeko herri ederrenetariko batean gelditu ? Ainhoak, herrixka eta kaperako panorama ezagunak ditu… bainan ba al zenakien biperra pusatzen zela ? Uronakoborda, Ezpeletako biperra bai eta Kintoa zerrikia ekoizten den baserri ederraren izena da ! Etxaldearen bisita egin daiteke galdetu eta gero !
Eta orai, kostaldera hurbiduko gira, Zokoan bereziki ! Bere gotorlekua, ur aktibitate eta jatetxeez gain, arrantzale herri ohi huntan « Maison des Blocs » etxe famatua sotoz eraldatu da, Egitegia sotoa. Hemen, ur azpiko arnotzearen historia deskubrituko duzue : berrikuntza tekniko zoragarria ! Bisita eta gero, euskoz eros dezakezuen Dena Dela xuri famatuko botila batekin sartzen ahalko zarete ! Eta hortan gelditzeko gogorik ez baduzue, « Le Jeu de Paume » jatetxearen ezagutzeko geldialdia egizue, menuan gozamena eta gauza berrien ezagutza.
Bukatzeko, beti neguaren gozotasunean, Donibane Lohizune, Urruña/Zokoa, Miarrize, Ezpeleta eta Baionan atzemaiten ahal dituzuen Pariès etxeko berezitasun gozo batekin sartzen ahalko zarete : muxuak. San Balantineko maiteminduentzat ideia polita ! Hauek guziak euskokartarekin pagatzen ahal dituzue (bainan ez billeteekin). Euskoz gozatzeko parada !