Euskoak garatzen segiten du, urte hastapenenan sareko profesionalen kopurua 1000tik goiti pasa da eta 3800 erabiltzailek beren erosketan ardura euskoz egiten dituzte… Euskoa Frantziako tokiko moneren erreferentzia bat bilakatu da.

Bere aktibitarearen jarraikitzeko, Euskoak jendea bilatzen du :

– Profesionalen kideen sarea garatzeko helburuarekin Euskal Herrian gaindi ibiliko den garapen arduradun bat (zehaztasun gehiago lan eskaintzan)

– Beren lan tokian afitxaketa elebiduna plantan emaiteko profesionaler bere laguntza ekarriko duen Euskara gartzaile bat (zehaztasun gehiago lan eskaintzan)

Bi herritar zerbitzu. Taldeko komunikazio eta gertakari antolaketa poloak integratzuko dituzte. Lehen postuarentzat, pertsonak sare sozialak animatuko ditu eta komunikazio kanpainetan parte hartuko du. Beste pertsonak, heldu den Eusko Egunaren bai eta ere gertakari ezagunetan egiten diren info mahaien antolaketan parte hartuko du. (zehaztasun gehiago lan eskaintzan)

Beraz zuk ere zure aktibitate profesionalari zentzua eman nahi badiozu eta Euskal Herri berdeago, euskaldunago eta solidarioago baten eraikitzean parte hartu nahi baduzu, ez duda, zure CV eta motibapen gutunak igorri ondoko mail helbidera : info@euskalmoneta.org !