Herriko botzen lehen itzuliaren ondotik, 2020ean beren herria Eusko kidetzea engaiatu diren 24 auzapez hautatuak izan dira Ipar Euskal Herriko herrientan.
Herri hauek ondokoak dira : Aiziritze-Gamue-Zohasti, Aldude, Anhauze, Azkarate, Banka, Behaskane-Lapizketa, Bidarte, Biriatu, Kanbo, Zaro, Esterenzubi, Irulegi, Jatxu, Liginaga-Astüe, Mugerre, Muskuldi, Pagola, Donazaharre, Donibane Garazi, Arrosa, Eiheralarre, Donapaleu, Urepele eta Milafranga.
Jadanik Eusko kide diren beste 11 herritan, Euskoaren erabileraren garatzea engaiatu diren auzapezak hautatuak izan dira. Alde batetik diru sartzeetan (régie etan kudeatuak diren zerbitzu publikoak) eta beste aldetik herriko etxeko gastoak (hornitzaile, hautetsi, herriko langile eta elkarteak) gehiago tokiko monetarekin pagatzea, eta honen bidez ekonomiaren bertokiratzeko.
Herri hauek ondokoak dira : Aiherra, Ezpeleta, Gabadi, Gamarthe, Hasparren, Lehunze, Makea, Izura-Asme, Baigorri, Hiriburu eta Sara.
Segida bigarren itzulian (eginen delarik…), hamarbat herri gehiago euskoaren garatzearen alde edo kidetzea engaiatu dira : Azkaine, Baiona, Miarritze, Bokale, Ziburu, Hendaia, Maule-Lixtarre, Senpere, Urruña eta Uztaritze.
Engaiatu diren lista guziak Eusko webgunean HEMEN atzeman ditzazkezue.